Santurtzin euskararen erabilera bultzatzeko jaia izan nahi du Ibilaldiak
Santurtziko kale eta auzoak lotuko dituen ibilbidea, lau gune eta hamaika ikuskizun, jolaserako eta ongi pasatzeko egitaraua… dena prest du Bihotz Gaztea ikastolak, heldu den maiatzaren 27an, Santurtzin, ospatuko duten Ibilaldia jairako. Euskara plazara zabaltzea dute erronka eta Ibilaldiak euskara kalera eta aisialdira eramateko eginkizuna dauka, gaur, antolatzaileek, Bihotz Gaztea ikastolak eta Ibilaldia Kultur Elkarteak, azaldu dutenez.
Beste bi helburu ere izango ditu Bizkaiko ikastolen aurtengo jaiak: Bihotz Gaztea ikastolaren eraikina hazteko egin beharreko inbertsioari laguntzeko dirua biltzea, eta elkarlana bultzatzea, bai ikastola barruan, bai herrian, Santurtziko talde eta eragileekin.
Informazio gehiago Ibilaldiaren webgunean