HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA ETA EGOKITASUNA ON-LINE
-
Matrikulazioa
Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da.
- Kokapena: Norberak bere etxetik.
Helburu nagusia
Hizkuntzaren zuzentasuna eta egokitasuna, hitzez edo idatziz.
Helburuak
Euskara zuzen eta egoki erabiltzea. Euskaltzaindiaren batasun-arauak lantzea, zuzentasun gramatikalaren gainean urteetan sortutako hainbat zalantza argitzea, eta euskarak berezko dituen esapideak edo egiturak aztertzea. Euskaltzaindiaren ahoskera arauak aztertzea, eta euskaraz zuzen eta egoki irakurtzeko baliabideak lantzea.
- Idaztarauak
zenbakiak
zelan idatzi
zenbakien deklinabidea (hiru, lau)
ehunekoak
ordinalen eta banatzaileen idazkera eta erabilera
mugagabearen erabilera
data zelan adierazi
aposizioak
orduak zelan eman
kasu markak zelan erantsi
orduak zenbaki bidez
bait partikula
aurrealde, atzealde
bat eta batzuk-en deklinabideaz
nor/nortzuk, zer/zertzuk, zein/zeintzuk
ekartzea merezi du
ongi etorri!
egiteko asmoz
topiko(a) bihurtu
hau guz(t)ia
betiko eta honen kideak
benetako, ohiko
izan ezik
-z gero
- Aditza
zenbait aditzen erregimena
aditz laguntzaile batua
ohiko akatsak: *emaidazu, *esaidazu, *nihoan, *dabilz, *dabiltzate, *doazte...
adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma
aditzoinen forma
aditz arazleak
behar izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin
nahi/gura izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin
ahal eta ezin aditz modalak
aditzaren elipsia
esaldi barneko komunztadura
egitura pasiboak
- Lexikoa
Hiztegi batua: zer da; zelan erabili, ikurrak
Hiztegi batua lantzen
Euskalkiak hiztegi batuan
Lexikoaren erabilera okerra: *desberdin, *finkatu, *menperatu, *mantendu, *berri bat, *ospatu, ...
–a itsatsia :
-a itsatsia duten hainbat hitz eta beraien deklinabidea
Euskal Herriko herrien izenak eta herritarrak (-tar atzizkia)
Lanbideak euskaraz: -ARI (-LARI) atzizkia, -ARI/-ARIO, -GO atzizkia eta izen multzokariak
Beste atzizki batzuk
-TZAILE/–LE
- ERA, -KETA, -KUNTZA, -PEN
-GARRI, KOR
-GAILU, KIN, -KI
-TEGI
Maileguak
maileguak zelan eman
maileguen egokitasuna
Ortografia
Hitz elkartuak
hitz elkartuen osaera eta idazkera
berrelkartzearen mugak
- Ohiko akatsak
deklinabidea
diptongoz bukatzen diren hitzen deklinabidea
-a itsatsia duten hitzen deklinabidea (mugagabea)
-a/bat mugatzailearen erabilera
partitiboaren erabilera okerra
partitiboa baiezko perpausetan noiz eta nola
sintagma zenbatzailedunak: mugatu ala mugagabe?
hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia
iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabili
sintagma zenbatzailedunak eta aditzaren komunztadura
mugagabea noiz erabili
-ko / -ren deklinabide atzizkien erabilera
instrumentalaren zenbait erabilera oker
-z/-taz
-tazko (?)
instrumentala eta soziatiboa
instrumentala modu eta denborazko adierazpenetan
izen sintagmen arteko juntadura dela eta
gaztelaniari begira?
“que = -la” itzulpen okerra
*Hain gaiztoa da ez duela inork maite.
*Arin, berandu dela!
* Neska batzuk agurtu ditut zu ezagutzen zaituztela.
erlatiboa zelan itzuli
erdal gerundio okerren eragina: -z, -la(rik)
zenbait erabilera oker
ere partikularen erabilera
elkarkariak
bihurkariak
izenordainak eta izenordain indartuak
hura / bera haiek / (?) beraiek
haren, beraren, bere. Haien (?)beraien, beren (euren)
bera / berdina
handi / asko / oso, ...
hori dela medio, hori dela kausa, ...
-ELAKO eta –EN atzizkiak ( *-eNAREN, *-eNEKO, *- eLAREN) izenak gobernaturiko perpaus osagarrietan
X besterik ez aditz-komunztadura
- Tipografia
letra larrien erabilera
laburtzapenak
siglak
ikurrak
laburdurak
puntuazioa
Onomastika
Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak
Gure egitura politiko batzuen euskal izenak
Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak
Espainiako Erresumako probintzia eta elkarte autonomoen izenak
Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak
Kontinenteak, geografia izen nagusi batzuk eta herritarren izenak
Munduko estatu-izenak, hiriburuak eta herritarren izenak
Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak
Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak)
Mundu zabaleko uharte nagusiak
Ibaiak
Aintzirak
Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia
Ahoskera
Euskara Batuaren ahoskera zaindua
bokalak
bokal bilkurak
diptongoak eta hiatoak
maileguak
kontsonanteak
kontsonante bilkurak
TZ, TX, TS, Z, X, S hotsen ahoskera
LL hotsa
Ikastaroa ahalik eta era praktikoenean gauzatu gura da. Hartara, arauok lantzeko hainbat ariketa proposatuko dira; ariketok zuzendu eta horietan sorturiko zalantzetatik prestatuko dira edukiak. Horrela, sortzen diren erabilera okerrak aztertuko dira eta horiek zuzentzeko eta barneratzeko beharrezko ariketak proposatuko zaizkie.
Ikasketariak ordenagailuaren aurrean egin beharko du lan, baina argi utziko zaio horrela lan egitea ez dela bakarka lan egitea. Ikasketariek, tutorearen bidez, aholkulariarekin harremana izateaz gain, komunitate baten partaide sentitu behar dute, nahiz eta talde hori birtuala izan. Hartara, talde lana bultzatu eta ahalbidetu egingo da. Horiek horrela, aholkularia funtserzko elementua da hori guztia dinamizatzeko orduan.
Tutorearen lana ere ezinbestekoa izango da, ikaslearen lanen jarraipen zuzena egingo du, prozedurak argituz eta feedbacka eskainiz, eta ikasketariari bere ikas-prozesuan lagunduko dio; beren helburuak identifikatuz, estrategia eraginkorrak aukeratzen lagunduz, eta bere burua ebaluatzen lagunduz.
Ingurune birtualean lanean ari garelarik, kontuan hartu behar da, tutoretzak ere, parte batean behintzat, birtualak izango direla. Hiru izango dira tutoretza birtualak egiteko erabiliko diren bitartekoak: e-posta, foroa eta txata. Tutoretzez gain, ikastaroak beste hiru osagai izango ditu: ordenagailu bidezko ataza bilduma, ikasketariek haien lanak eta hausnarketak azaltzeko foroa, eta baliabide bankua -prozesuan baliagarri izan daitezkeen baliabide, arau-bilduma, informazio, eta testuak-.
Ataza bilduman azalduko diren ariketak erabat praktikoak izango dira, hots, ikaslea foroan parte hartzera bultzatuko dute. Horretaz gain, tutorearekiko harremana etengabea izango da, unean uneko balorazio eta zuzenketak egiteko.
Amaitzeko, gogorarazi nahi da ikasketariari aurrez aurreko saioak ere ziurtatuko zaizkiola, tutorearekin harreman zuzena izan dezan. Hartara, tutoreak aurrez aurreko saioak modu bitan gauzatuko ditu: arazo komunak direnean, taldean bilduko dira, ikasleen arazoei erantzuteko. Bestalde, banan-banakako tutoretzak ere egingo dira; ikastaroaren norabidea zertan den aztertzeko, ikasketariak izan ditzakeen arazo zehatzei erantzuteko eta ahoskera arauak eta lantzeko.
Karpetaren bidez, ikastaroan egindako lan guztiak erabiliko dira ebaluazioa egiteko.