Aurkezpena

Ikastolen mugimenduak bere ibilbide luzean, unean uneko, beharrei erantzuten jakin izan du beti. Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEAk gelaz kanpoko eremuan dihardu lanean, gelatik haragokoa baita Ikastolen Elkartearen jarduna. Aisialdiaren alorra ikastolen kolektiboaren Hezkuntza Proiektuaren zutoinetako bat izan da hasieratik. Euskal udalekuak, esaterako, ikastolen sorrerarekin batera hasi ziren, 60ko hamarkadan.

Gelaz kanpoko eremua, eremu hezigarria da, ikaslearen garapen integralerako beste esparru bat gehiago. Proiektu hezigarri eta euskalduna da, euskara eta euskal kultura ardatz dituena.

Aisialdi taldearen jarduera nagusiak honakoak dira:

- Gelaz kanpoko eremuan lanean aritzeko hezitzaileen formazioaz arduratzen gara “AISIOLA hezitzaile eskola” ren bitartez.

- Opor sasoian burutzen diren udalekuen antolaketa da gure eginkizun nagusia.

- Urtean zehar, beste hainbat gune hezitzaile dinamizatzeaz ere arduratzen gara: negukoeski egonaldiak, Baionako Gabonetako Olentzero Parkea…