BOGA (A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2016, Ekaina 10-tik Ostirala, 2017, Ekaina 30-ra
Hasiera - bukaera data: 
Larunbata, 2016, Urria 1-tik Ostirala, 2017, Ekaina 30-ra
Oharrak: 

On-line ikastaroa. Norberak bere etxetik.

Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 

Azalpena

Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia da BOGA, ordenagailu bidez eta on-line. BOGAk euskalduntze prozesu osoa hartzen du eta bost ikastarotan zatitua dago. Ikastaro bakoitza 15 unitatetan banatzen da eta horietako bakoitza 10 saiotan. Saioak ariketez osatuta daude, batez beste 30 ariketa saio bakoitzeko eta horiek eginaz egingo du aurrera ikasleak. Ariketen nolakoari ere dagokionez, zabala da sistemak eskaintzen duena: hutsuneak bete, azpimarratu/aukeratu, egia/gezurra, ordenatu, bikoteak osatu...

Ikasleak saioko ariketa guztiak egiten dituenean sistemak testa egingo dio; gainditzen badu, aurrera eta bestela, errepasoko saioa sortuko dio. BOGAk aurreikusitako saio guztiez gain, eta ikaslearen ibilbidearen arabera sor dakizkiokeenez gain, irakasleak ere aukera du, hala iritziz gero, ikasleari neurriko saioak sortzeko. Beraz, unitate bakoitzak dituen 10 saioak egin beharreko gutxieneko lana da; hortik gora ikaslearen lanak aginduko baitu.

Mintzamena lantzeko, berriz, irakasleak agindutako hainbat lan aurretiaz burutu beharko ditu ikasleak eta gero ikasleak berak hautatzen duen egunean eta orduan irakaslearekin burutu beharko du mintza saioa adosten den moduan.

Ikastaroa hau egin nahi duenak mailaketa proba egin beharko du internet bitartez, www.ikastola.eus helbidean, matrikulazioaren gunean.

Ikastaroa burutzeko beharrezko tresnak

Ikastaroa moodle plataformaren bidez gauzatzen da eta inteneten konektatuta egon behar da saioak egiten diren bitartean.

Ikastaroaren ezaugarriak

  • Iraupena: 2 modulu aukeran
    • ​Ikasturte osoa: urritik ekainera, 150 ordu.
    • Ikasturte erdia: urtarriletik ekainera, 100 ordu.
  • ​Matrikulazioa: www.ikastola.eus gunean, prestakuntza ataleko ikastaroetan.

Euskara on-line eta internet bidez ikasteko ikastaroa, BOGA autoikaskuntza programa erabiliz.

HABEren BOGA programa, norberak nahi duenean, nahi duen lekutik internet bidez euskara ikasteko aplikazioa da. Internetera lotura besterik ez da eduki behar. 

  • Norentzat: edozein etapatako gurasoentzat.
  • BOGA, programa adimenduna da eta ikasgaiak gainditu ahala, aurrera egiteko aukera ematen du. Baliabide asko eskaintzen ditu, besteak beste, hiztegia, gramatika esku-liburua, ikaslearen koadernoa, posta elektronikoa, iragarki taula, zuzentzeko ariketak, ariketa osagarriak…
  • Aplikaziorako sarbidea: pasahitz baten bidez.
  • Ikasturtean zehar, tutore baten laguntza izango duzu.
  • Mintzasaioak.
  • Tutoreak neurriko saioak eta ariketak sortuko dizkio ikasleari. 
     
  • ​Iraupena: irailetik ekainera tutore baten laguntzaz. Uztail-abuztuan bakarka erabiltzeko aukera.
  • Mailaketa proba beharrezkoa da, ikasle bakoitzaren hasiera-maila zehazteko.
  • Izenematea: orriaren goialdean ageri den Matrikulatu aukera sakatu.

BOGA programa zer den jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

Curso de euskera on-line, mediante el programa de autoaprendizaje BOGA.

El programa BOGA de HABE te permite aprender y estudiar euskera desde cualquier sitio donde tengas ordenador y conexión a internet. 

  • Para quien: padres y madres de cualquier etapa.
  • BOGA es un programa inteligente, el cual te permite avanzar según vayas superando las lecciones. Te ofrece varios recursos, entre otros, diccionario, consulta de gramática, cuaderno del alumno, corrección de ejercicios por un profesor, ejercicios complementarios…
  • Acceso a la aplicación: mediante una clave.
  • Durante el curso contarás con la ayuda de un tutor.
  • Con clases de conversación.
  • El profesor te creará lecciones a tu medida. 

  • ​Duración del curso: de septiembre a junio con la ayuda de un tutor. En julio y agosto habrá posibilidad de utilizar la aplicación.
  • Es necesario realizar un test, para determinar el nivel de euskera del alumno.
  • Inscripción: pulsar el apartado Matricularse que aparece el la parte superior de la página.
     

Para conocer más detalles sobre el programa BOGA,pulsa aquí.

MAILAKETA PROBAK

Zure ustez duzun mailako testa egin eta zuzendu. Gero maila eta testaren emaitza adierazi beharko dituzu matrikula-orrian.

1.A MAILAKO TESTA
ERANTZUNAK
1.B MAILAKO TESTA
ERANTZUNAK
2. MAILAKO TESTA
ERANTZUNAK
3. MAILAKO TESTA
ERANTZUNAK

 PRUEBAS DE NIVEL

Elige el test de nivel que creas tener. Más tarde en la hoja de matrícula tendrás que indicar el nivel y el resultado.

TEST NIVEL 1A
RESPUESTAS
TEST NIVEL 1B
RESPUESTAS
TEST NIVEL 2
RESPUESTAS
TEST NIVEL 3
RESPUESTAS
Ikastaro zerrendara itzuli