Galtzerdi ezberdina oin bakoitzean, Ipuin kontalaria eta Ilustrazio tailerra
Nafarroa Oinez, Txikiak Handi egitasmoaren markoan antolatuta.
"Un mitjó diferen a cada peu (Galtzerdi ezberina oin bakoitzean)", Joan CalÇotest idazlearen liburua kontatuko da hiru hizkuntzatan -katalanez, euskaraz eta gaztelaniaz-.
Liburuak "Premi Serra d'Or Infantil" saria jaso du. Egileak berak katalanez kontatuko du, eta Maite Arnaiz itzultzaileak euskaraz.
Apirilaren 8an, ostiralarekin, izango da arratsaldeko 18:30ean, Lodosako Udal Liburutegian, Kultur Etxean.
Ipuin kontalariaz gain, Arnaud ilustratzaileak ere tailerra eskainiko du, irudien hizkuntza unibertsalaren bidez ipuina ilustrarazteko.
Ekitaldia era erakargarrian aurkeztuko da, nazioarteko haur literaturaturari erreferentzia eginez, ilustrazioari, hizkuntza batetik bestera istorioak kontatzeari, zubi narratiboak, bisualak eta linguistikoak eraikiz.
Saioaren iraupena : 90 minutukoa / 3 urtetik gorako haurrentzat.
Ekintza hau aurtengo Nafarroa Oinezek antolatzen du Txikiak Handi ekimenaren barruan. Txikiak Handi munduko hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzeko eta haien arteko zubiak eraikitzeko sortutako Nafarroa Oinezen proiektu iraunkorra da.