Aurtengo Araba Euskarazen kanta eta bideoa
Piztu euskara da aurtengo Araba Euskaraz jaiaren leloa, eta lelo hori moldatuta Piztuko dugu euskara izenburua hartu du aurtengo abestiak. En Tol Sarmiento taldeak egin du kanta, eta batera aurkeztu dituzte, kanta eta bideoklipa ere, taldeko kideek eta Oiongo San Bizente ikastolako zein Araba Euskaraz jaiko ordezkariek. Abesti alai eta dantzagarria da En Tol Sarmientok ekoitzi duena, eta halaxe ageri dira San Bizente ikastolako ikasleak ere, alai eta dantzari, bideoklipean.
Datorren igandean, 14an, izango da aurtengo Araba Euskaraz. Oiongo ikastolak antolatuko duen arren, Gasteizen izango da jaia, eta Arabako ikastola guztien laguntza jasoko du.
Hemen duzue bideoklipa eta kantaren letra:
PIZTUKO DUGU EUSKARA
Non gaudela galdetzen digutenean
Ez da erraza izaten erantzuna
Euskal herriko Nonbait-en kokatuta
Motorrez heltzeko leku erreza
Gure hizkuntza nahi baduzu dastatu
Mugitu zaitez gure herri honetara
Nahiz eta zati txikitxoetan batu
Uzta ikaragarria izango da
“Ez Dok Amairu”ko mikelen hitzetan
Ezin gara soilik hezurrez osa
Hezurrek bihotza behar duten moduan
Guk Behar dugu hizkuntza
IKASTOLATIK KALERA BIHOTZETIK MINGAINERA
HAUSPOARI ERAGINDA PIZTUKO DUGU EUSKARA
LEIZETATIK LANDETARA BARNEALDETIK KANPORA
HAUSPOARI ERAGINDA BIZITZAZ BETEKO DUGU ARABA... EUSKARAZ
Denok batera eta denok lotuta
Mingainetatikan mingainetara
Euskaraz pentsatu eta euskara maitatu
Eta euskaraz bizi zure eguna
“Ez Dok Amairu”ko mikelen hitzetan
Ezin gara soilik hezurrez osa
Hezurrek bihotza behar duten moduan
Guk Behar dugu hizkuntza
IKASTOLATIK KALERA BIHOTZETIK MINGAINERA
HAUSPOARI ERAGINDA PIZTUKO DUGU EUSKARA
LEIZETATIK LANDETARA BARNEALDETIK KANPORA
HAUSPOARI ERAGINDA BIZITZAZ BETEKO DUGU ARABA... EUSKARAZ
Xuxurlatu, abestu, oihukatu gure altxorra defendatuko dugu
Erabili, Aizu Mari Pili, Araban posiblea da, euskaraz ibili!