Orereta Ikastola

Orereta
Logoa: 
Helbidea: 
Zamalbide auzoa, 14 (Añabitarte LH)
Herria: 
Errenteria
Posta kodea: 
20100
Telefonoa: 
943520397
Lokalizazioa: 
Orereta Ikastola
Informazio gehiagarria: 

 

Orereta-Errenteriako Ikastola gara. 60. hamarkadan ireki genituen ateak, orain mende erdia baino gehiago, euskaran eta euskal kulturan oinarritutako kalitatezko hezkuntza behar zela eta posible zela sinestuta. Egun, 0-18 urte arteko hezkuntza-eskaintza dugu. 

Aitzindariak izan ginen eta hala izaten jarraitzea dugu desio. Aurrera egin nahi dugu: pedagogia berritzaileak oinarri, Ikastola jendartearen beharretara egokitu eta horretarako prest izango diren pertsonak hezi nahi ditugu. Hezkuntza akademikotik haratago, pertsona baikorrak, berengan konfiantza dutenak, akatsei beldurrik ez eta haietatik ikasten dutenak, aldaketen aurrean kikiltzen ez direnak, ezintasunei aurre egiten diotenak, eta laguntza eskatu zein eskaintzen duten pertsonak heztea dugu xede. Pertsona biziak, aurrera egingo dutenak. Berezkoa dugu hori Ikastolok. Horixe egin dugu sorreratik gaur arte ere: Ikastola aurrera atera. Eta Ikastolatik pasatzen direnek ere bizitzari aurrez begiratzea nahi dugu, bizitzan aurrera egiteko modua baita hori. 

ERAIKINAK:

  • Esmalteria (Haur Eskola eta HH)
  • Lino (HH)
  • Añabitarte (LH, DBH, batxilergoa)
Tripartita bonifikagarria: 
Bai