Unitate didaktikoen zerrenda: 1. maila

Lehen hezkuntzako Txanela osatzen duten unitate guztien deskribapena eta unitate bakoitzean lantzen den proeiktua.

Maila bakoitzean materialaren erosketa ahalbideratzeko Ikaselkarrera lotura aurkituko duzue. (http://www.ikaselkar.com/katalogoa/5). Webgune horretan edizio elementu guztien deskribapena eta material osagarria aurkituko duzue.

1. Iupi, Lehenengo mailan gaude!
Ni eta gure ikastola.
Proiektua: Gelaren antolaketa eta denboraren makina egin.
  
2. Dinosaurioen garaian
Dinosauroak ezagutu eta haien desagerpenaren berri izan.
Proiektua: Dinosauroen maketa.
  
3. Lehen gizakiak
Lehen gizakiaren garaia. Paleolitoa: Bizimodua, ohiturak, tresnak...
Proiektua: Ehizarako koreografia.
  
4. Gorputza zain dezagun
Liseriketa. Litxarkeriak. Osasun ohiturak… Neolitoa gainetik. Neguko festak.
Proiektua: Errezeta bilduma eta askaritxoa.
  
5. Ondo pasa Tomasa!
Greziarrak: Bizimodua, kultura, olinpiar jokoak… Euskal neguko festak.
Proiektua:  Ikastolako olinpiar jokoak.
  
6. Ave Cesar!
Erromatarrak: bizimodua, kultura, ohiturak… Erromatarrak EH-an, ekarpenak.
Proiektua: Koliseoa eta ubidea eraikitzea.
  
7. Naturaren sekretuak
Parkeko elementuak: Bizidunak (animaliak eta landareak), bizigabeak. Bide hezkuntza.
Proiektua: Parke baten azterketa.
  
8. Bukaera eta sintesi unitatea
Kurtsoaren berrikuspena. Oporrak eta garraioak.
Proiektua: Horma-irudia.