XXII. Jardunaldi Pedagogikoen bideoak
Iragan martxoaren 11n eta 12an egin ziren Ikastolen XXII. Jardunaldi Pedagogikoak, Gasteizko Goiuri jauregian. Hobeak izateko habeak zuten goiburu aurtengo jardunaldiok, eta ikastolen curriculuma, ebaluazioa eta aniztasunaren trataera berri baterako premia izan ziren aztergai. Horretarako gonbidatu genituen Angel Perez Gomez Malagako Unibertsitateko katedraduna eta Javier Onrubia Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna, Mikele Aldasoro EHIko curriculum ardunadunarekin batera. Jardunaldiei amaiera emateko Daniel Innerarity Filosofian doktorea gonbidatu genuen Ezagutzaren gizartean irauteko Hezkuntza baloreei buruz hitz egitera. Jardunaldioi hasiera eman zieten EHIko lehendakari Koldo Tellituk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntz politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek.
Hemen dauzkazue jardunaldiotako hitzaldien bideo guztiak:
Irekiera ofiziala eta Angel Perez Gomezen hitzaldia
EHIko lehendakari Koldo Tellituk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntz politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek hartu zuten hitza. Angel Perez Gomezen hitzaldia ebaluazioari buruzko izan zen, goiburu honekin: Ebaluazioaren garrantzia hobekuntzan; indar-guneak eta ahuleziak
Mikele Aldasoro: Curriculumaren aldaketa, hobekuntzarako aukera
Tailer eta praktika onen batera-jartzea
Angel Perez Gomez: Aniztasuna, dibertsitatea, oinarrizko ideia eta estrategiak irakaskuntza pertsonalizatuan
Javier Onrubia: Aniztasunari eta eskola praktikaren hobekuntzari erantzuten
Daniel Innerarity: Hezkuntza baloreak, Ezagutzaren gizartean irauteko