Usurbilgo Kilometroak Jaiak badu kanta!
Usurbilgo hainbat musikariren artean osatu dute, Jakoba Errekondoren hitzak oinarri hartuta. Abestia hemen jaitsi dezakezu (mp3, 7,3 MB).
Herriko hainbat musikariren artean sortu dute abestia, prentsaurrean azaldu dutenez: “Bakoitzak bere ideiak elkarbanatu ostean, abestia osatzeari ekin genion. Aipatzekoa da, abestiaren letrak shock egoeran utzi gintuela hasiera batean, ezohikoa eta irregularra baita, baina hori guztia gaindituta, letraren magiak bizia hartu zuen”. Abestiaren sortze prozesua esperientzia berria izan da musikarientzat, haiek aitortu dutenez: “Dena izan da berria guztiontzat, ez baikenuen sekula elkarrekin jo; hortaz, hasierako pausuetatik estudioko orduetaraino, gozatu egin dugu elkarrekin”.
"Kilometroen jaiaren antolaketa guztia eta gauzatzen diren ekimen guztiak oinarri batzuetatik abiatuta egiten ari gara, eta egingo ditugu". Hala azaldu du Eñaut Telleria Ikastolen Elkarteko ordezkariak: “Udarregi Ikastola garatzen ari den Hezkuntza Proiektu berria bultzatzeaz gain, 2015eko Kilometroetan auzolanean, inklusibitatean, jasangarritasunean eta parekidetasunean sakontzeko lehen harriak jarri nahi dira; harri horien gainean eraiki nahi dugu, pixkanaka, usurbildarrontzat, gipuzkoarrontzat eta euskal herritarrontzat desio ditugun hezkuntza eta herri eredua”. Horiek dira, beraz, Usurbilgo Kilometroen jaia sustengatuko duten bost zutoinak.
Baina ez hori bakarrik, aurten Usurbilen egindako lanak hurrengo urte eta edizioetarako baliagarri eta erreferente izan nahi dutela ere nabarmendu du: “Honakoa ez da Usurbilen geldituko den proiektua: pixkanaka, Euskal Herri osoko proiektu bihurtu nahi dute”.
Hitzak: Jakoba Errekondo
Doinua: Herriko musikariak
Nahasketak: Haritz Harreguyk Higain estudioetan
Mastergintza: Jonan Ordorikak Mamia estudioetan
Urtarrilaren 18 eta 19an Elkar Estudioan grabatua.
Jean Phocas eta Victor Sanchez teknikariekin
Musikariak:
Mikel Alkorta: soinu txikia
Aroa Etxaburua: baxua
Jokin Irastorza: bateria
Ruben Caballero: gitarra
Olatz Korta: ahotsa
Josune Aranburu: ahotsa
Natali Izagirre: ahotsa
Labrit Zabala: ahotsa
Jaione Eskudero: ahotsa
Ixak Arruti: ahotsa
Antton Aranburu: ahotsa
Ander Aizpurua: ahotsa
Udarregi Ikastolako ikasleak: Unax Jauregi, Nora Jambrina, Ane Giraldes, Kerman Rekondo, Aiora Portu, Garazi Tapia, Egoitz Pagola, Ekain Zuriarrain, Peru Agirresarobe, Imanol Uribe, Anuk Harreguy, Nahia Franco, Udane Makazaga, Aritz Aranburu, Maddalen Zabaleta eta Leire Guisado.