Oihan Vega, DBHko ikasleekin hausnartzen

Gaur egun euskarak komunikabide ezberdinetan duen presentzia eta hedabideek gure hizkuntzari ematen dioten tratamenduaz hausnartzeko gonbidatu zituen ikasleak. GAZTEA irratiaren filosofia zein den ere azaldu zuen eta euskara hutsean irrati bat egiteak dituen zailtasunak agerian utzi zituen. Aipatzekoa da ikasleen parte-hartze ikaragarria.

Saioaren amaieran ikasleak mikroaren aurrean jarri ziren esatari lanak egiten, aurretik norengandik ikasteko aukera izan baitzuten. Aupa Oihan, zu bai ona!