Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak antolatuta

Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak bere lehen hezkuntza jardunaldiak antolatu ditu.Berrikuntza eta hezkuntza eskutik hartuta datoz lehenengo edizio honetan. Berrikuntzaren ikuspegi ezberdinak hartu ditugu eta hezkuntza komunitateari zuzendutako gaiak landuko dira.Hitzaldi irekiak izango dira.

 

Ikerketa + Garapena + Berrikuntza = IKASTOLA

 

Martxoak 2 astelehena – arratsaldeko 19:00etan

NON: ikastolako liburutegian

Hitzaldia: 'Norenak dira eskolako «etxerako lanak»?

Joxe Amiama: Gurasoek ez lituzkete umeen etxeko lanak zuzendu behar'

Joxe Amiama tolosarra (1967) pedagogia eta psikopedagogia irakaslea da Donostian, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Ibilbide luzea egin du gai honen inguruan. Doktorea eta bere tesia eskolako “etxerako lanen” inguruan egin zuen. Gaur egun ikastolan egiten ari garen etxerako lanen inguruko hausnarketan parte hartzen ari da.Zertarako “etxerako lanak”? Zein da gurasoen papera? Beharrezkoak al dira? Galdera hauek eta gehiago argitzen saiatuko da.

 

Martxoak ostirala – arratsaldeko 15:00etan

NON: ikastolako liburutegian

TAILERRA: Komunikazio Ez Bortitza jarraipeneko tailerra (hastapenekoa egina izatea eskatzen da) Izena eman behar da 943 15 12 46 telefonoan.

Pilar de la Torre: “Besteekiko komunikazioan zubiak eginda ditugunean, bizitzaz gozatu egiten da”

Psikologoa, psikoterapeuta eta psikopedagogoa izateaz gainera, Komunikazio ez bortitzean aditua da Pilar De la Torre (Guadalajara, 1963). Ikastolak Komunikazio Ez Bortitzean hasitako bidea ez da berria eta 2013ko irailean Pilar de la Torre ikastolan izan zen hastapeneko tailerra ematen. Kasu honetan tailer horren jarraipena izango da.

 

 

Apirilak 21 asteartea – arratsaldeko 18:30etan

NON: ikastolako liburutegian

Hitzaldia: Xabier Arregi – IKASKIDETZAren printzipioak elkarrekin ikasten.

Xabier Arregi: “elkarrekin biziz, elkarrekin ikasi”

Xabier Arregi Mondragon Uninbertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Fakultateko irakasle eta ikertzailea da. Ikaskidetza proiektuaren gidaria ikastolan eta Ikaskuntza Kooperatiboan aditua. Lehen hezkuntzan aurrera eramaten ari garen proiektua da IKASKIDETZArena. Ikaslea ardatz hartu eta ikasteko modu berriak eraman nahi ditugu gelara. Irakaskuntza metodologi berrien inguruan jardungo da.

 

 

Apirilak 28 asteartea – arratsaldeko 18:30etan

NON: San Agustin Kulturgunean

Hitzaldia: Javier Bahón – Adimen anitzak eta pentsatzen ikastea.

Javier Bahón: “Eskolaren helburua ikasleak pentsatzen ikasi dezan izan behar du, besterako badago Wikipedia ”

Pedagogoa da. 10 urtetan zehar bi ikastetxetako zuzendari izan da eta esperintzia zabaldu du Europako proiektuetan.

Hezkuntzari dagozkion berrikuntzetan espeizialista da Harvardeko eta Conncticuteko unibertsitateen tutoritzapeko programen bidez: adimen anitzak, ulermenerako irakaskuntza, gaitasun handiak, ageriko pentsamendua, buruko ohiturak, aberastasun kognitiborako programak, zentzu anitzeko irakaskuntza eta Estatu guztiko hainbat zentro terbatzeko erabiltzen dituen beste tresna batzuk.

Irakaslea, coach-a eta Robert Swartz-en Bostongo National Center for Teaching Thinking-ean formatzaile ziurtagiriduna da eta honen aholkularitzaren bidez irakasleak edo ikastetxeak TBL-Thinking Based Learning- teachers edo schools bihur daitezke.