Donostiako Santo Tomas Lizeoa Euskararen nazioarteko eguna ospatzen
Euskararen eguna ospatzeko abesti eta dantza bereziak sortu zituen. "Zu norekin zoaz?" abestia piztu, eta ikastolako etapa guztietako kideak bildu ziren jolastokian abesteko eta dantzatzeko, euskararen omenez, nazioarteko egunean.
Klikatu hemen bideoa ikusteko http://www.santotomaslizeoa.net/eu/zu-norekin-zoaz-euskararen-eguna-lize...
ZU, NOREKIN ZOAZ?
Hitzak: Manex Mujika
Musika: Itziar Etxegia
Musikariak: Santo Tomas Lizeoko ikasle eta irakasleak
Nahasketak: Oiartzungo Lezoti estudioa
Motxila baten istorioa Isaldatzen da pupitreetan Lehen egunen ilusioa Gure begietan. |
BATXILERGOA |
Zuen begiak, zuen islada Gorde ditugu koadernoetan Zuen ametsak ta begirada Gure altxorretan. |
DBH 3-4 |
Ni. Sentitzen banaiz txiki. Zu. Hortxe zaitut. Bi. Egin gaitezen haundi. Gu. Eskuz esku. |
DBH 1-2 |
Uztai barrutik mundura goaz Zu, norekin zoaz? Euskararekin eta euskaraz. Gu! (euskaraz) Gometxak mundu bilakatuaz Zu, norekin zoaz? Euskararekin eta euskaraz. Gu! (euskaraz) |
LH |
Garai bateko erreka aina Garenez gaurko itsas maindire Printzipioei lotuta baina Mugetatik libre. |
BATXILERGOA |
Gure erreka, gure itsaso, Gure zalantza, zuen mesede. Aurrera goaz pausorik pauso, Gu geu gure bide. |
DBH OSOA |
Uztai barrutik mundura goaz Zu, norekin zoaz? Euskararekin eta euskaraz. Gu! (euskaraz) Gometxak mundu bilakatuaz Zu, norekin zoaz? Euskararekin eta euskaraz. Gu! (euskaraz) |
LH |
Txiki-txikiak bagatoz Euskararekin eta euskaraz… Txiki-txikiak bagatoz Euskararekin eta euskaraz… Txiki-txikiak bagatoz Euskararekin eta euskaraz… Txiki-txikiak bagatoz Euskararekin eta euskaraz… |
HH |
Uztai barrutik mundura goaz Gu, zurekin goaz. Euskararekin eta euskaraz. Gu! (euskaraz) Gometxak mundu bilakatuaz Gu, zurekin goaz Euskararekin eta euskaraz. Gu! (euskaraz)
|
DENOK |