Realeko jokalariak Kaskarotenearekin bat
Realeko futbol taldeko jokalariek Ziburuko ikastolarekin bat egin dute. Hernani eta Ordiziako errugbilariek bezala, edota Paxkal EZKURRA pilotariak eta Aretz IGUINIZ Aviron-eko jokalariak egin duten bezala, David ZURUTUZA, Xabi PRIETO, Eñaut ZUBIKARAI, Imanol AGIRRETXE, Markel BERGARA eta Jon ANSOTEGIk, bakoitzak egun bateko 100 euroko isuna beren gain hartu dute. Realeko jokalariek keinu honen bidez euskararekin duten atxikimendua adierazi nahi dute eta herritarrak deitu Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren sostengatzera.
Oroitarazi behar da Kaskarotenea ikastolak egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaindu behar duela. Seaskak diru bilketa kanpaina bat abiatua du isun horri aitzin egiteko eta behin betiko aterabide bat atzemateko.
Seaskak eta Ikastolen Elkarteak Realeko jokalariak eskertzen ditu adierazi duten sostenguagatik.