Gipuzkoako errugbi derbiak Seaskaren alde
Kirola eta elkartasuna uztartuta, Hernaniko eta Ordiziako errugbi taldeek aurtengo liga txapelketan elkarren aurka jokatuko dituzten bi partidak Seaskari laguntza emateko erabiliko dituzte. Partida horietako lehena igande honetan bertan jokatuko dute bi taldeek, Hernanin, 12:00etan. Partidako sarreren salmentetan ateratako diruaren erdia Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko izango da.
Elkartasuna biderkatuta dator. Izan ere, hasieran bi taldeen arteko lagun arteko partida bat antolatzea pentsatu bazuten ere, azkenean, ikusle gehiago lortuko dutela iritzita, lagun arteko partida izan beharrean liga txapelketako partida izatea erabaki zuten, eta ez partida bakar bat, ligako bi partidak baizik. Errugbi taldeen iritziz, proeiktu hori errugbiaren funtsezko baloreekin lotzen da, haien filosofiarekin bat egiten du beren klubetako gaizteei elkartasuna garrantzitsua dela erakusteko.
Ikastolen Elkartetik ikastolen komunitateari dei egin zaio partida hauetara joan dadin, kirol ikuskizunaz gozatzeko eta Seaskarentzat sosak lortzeko.