Elgoibar Ikastola, CONFINT Estatuko Konferentzian
Elgoibar Ikastola 'Ikastetxe Jasangarriek' osatzen duten Iraes 21 sareko kide da hasieratik. Sare horretako partaide izateko Eskola Iraunkorraren agiria lortu behar da Agenda 21 ekimenean parte hartuz. Agiri horrek 3 ikasturteko iraupena du eta, ondoren, berritu behar izaten da, memoria bat eginez eta kanpo-ebaluazio bat gaindituz.
Euskal Autonomia Erkidegoan bi aldiz eman dira aitorpen horiek. Bi deialdi horietara aurkeztu da Elgoibar Ikastola eta bietan lortu du aitortza. Beraz, Iraes 21 sareko kide da hasiera-hasieratik.
Maiatzean izan zen Euskal Autonomia Erkidegoko konferentzian parte hartu zuen Elgoibar Ikastolak. Konferentzia horretan ingurumenarekin lotutako gaiak landu ohi dituzte eta, ondorio gisa, hainbat erabaki hartzen dituzte, hala nola, ingurumenaren aldeko mezuak zabaltzea, birziklatzea, energia eta ura aurreztea... Aipaturiko konferentzian Erkidegoko beste ikastetxe batzuek ere hartzen dute parte. Aurten, Euskal Autonomia Erkidegoko V. CONFINT-ean, 19 eskolek hartu dute parte. Bertan askotariko lanak egin ondoren, gazteek Bartzelonara joango diren ordezkariak aukeratu zituzten. Zazpi eskolatako ordezkariak aukeratu behar zituzten, eta Elgoibar Ikastola izan zen aukeratuetako bat.
Azaroaren 12tik 15era, gure ikastolako ordezkariek, Alaiz Almortza, Ekhi Lopez , Hasier Badiola eta Maria Lasa (Agenda 21eko ikastolako arduraduna, orain arte Cristina Garciak urte hauetan egindako lanaren ordezkaritza hartu duena) Bartzelonako Estatuko II. Ingurumen Konferentzia hartu dute parte. Bertan, Elgoibar Ikastolako ikasleek hainbat lan aurkeztuko dituzte.
Konferentzia horretan hainbat erabaki hartu dira, planeta jasangarriago baten alde. Izan ere… "Ez bagara gu, nortzuk? Ez bada orain, noiz?"