Euronews Telebistakoak Bilboko Abusun

Euronews telebistakoak Abusu Ikastolan izan genituen Euskararen bizi-iraupenean egiten dugun lana jasotzeko. Orain gutxi emititu duten erreportajean irakasleekin eta ikasleekin batera ibili ziren, euskararekiko dugun konpromisoa bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Ikastolen mugimendua erabat interesgarria iruditu zitzaien, kooperatiba eran antolatuta gauden ikastetxeak garela kontuan izanik.

Euskal Herrian egoteaz gain, Kenian eta Hungrian ere izan ziren bertako hizkuntza gutxituen egoera ezagutzeko.
Hona hemen lotura:
http://es.euronews.com/2014/09/12/el-papel-de-la-educacion-para-preservar-las-lenguas-minoritarias/