'Haur Besoetakoa' komiki bilduma
Unai Iturriagaren gidoiak eta Alex Sanviren ilustrazioek munduratu zuten Haur Besoetakoa duela zazpi urte. Gaur, berriz, komiki bilduman aurkeztu dute Elkar argitaletxearen Donostiako Megadendan. Haiekin batera ziren Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldot Tellitu eta Xabiroi komiki-aldizkariaren koorrdinatzaile Dani Fano.
Haur Besoetakoa komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta borobilak kontatzen dituena, mozorrotuta. Helduen munduak The Godfather (Aitajauna) duen moduan du haurren munduak Haur Besoetakoa, litxarrerien, jostailuen bideo-jokoen eta abarren merkatu klandestinoaren nagusia. Irakurleak begien aurrean duen munduan legez, handinahikeria, boterea eta ustelkeria nahasten dira haurren mundu honetan ere, non helduak ez diren ugalketarako eta zerbiturako izaki hutsak besterik.
Erreferentzia zinematografikoz eta literarioz beteriko haurren unibertso honetatik, Haur Besoetakoak eta bere antagonista Lo-Li-Tak errefusa ezinezko eskaintza egingo dizuete.