Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoa 2025
Abian da Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoa, eta jokatu berri dira lehen hiru saioak, Azpeitian, Elgoibarren eta Eskoriatzan. 100 parte-hartzaile izan dira Azpeitiko saioan, 75 Elgoibarkoan eta 130 Eskoriatzakoan.
Ikasle parte-hartzaileek, adinaren araberako multzotan banatuta, egokitu zaien gaiari erantzun behar izan diote ordubeteko idazketaldian. Ohi denez, lana koplatan zein bertsotan egiteko aukera izan dute.
Behin idazketa amaituta, bertsolari gazteek saioa egin dute idatzizkoko parte-hartzaileak entzule direla. Horrela, Azpeitian Maddi Aiestaran eta Aner Peritz izan dira kantatzen eta Urko Arregik egin ditu aurkezle lanak. Elgoibarren Jon Mendiluze eta Unai Gaztelumendi izan dira kantatzen, Xabat Illarregi gidari dela. Eta Eskoriatzan Urko Arregi eta Xabat Illarregi izan dira bertsolari, eta Juanjo Respaldiza gai-jartzaile.
Sari-banaketako atalera pasatu gara bertso-saioaren ondoren, hiru saioetan. Sari bi eman dira adin tarte bakoitzean, eta honako hauek izan dira sarituak saioz saio:
Azpeitia, 2025eko martxoaren 11
Saridunak
LH 3, eta 4.a:
saria: Libe Gainza. Zumaiako herri eskola
saria: Inar Alkorta. Zumaiako herri eskola
LH 5. eta 6.a:
saria: June Rojo. Floreaga ikastetxea, Azkoitia
saria: Nora Esnal. Zumaiako herri eskola
DBH 1. eta 2.a:
saria: Eva de la Fuente. Floreaga ikastetxea, Azkoitia
saria: Intza Ibartzabal. Floreaga ikastetxea, Azkoitia
saria: Unai Arraras. Ikasberri ikastola, Azpeitia
Elgoibar, 2025eko martxoaren 13a
Saridunak
LH 3, eta 4.a:
saria: Jor Armendia. Elgoibar ikastola
saria: Lea Olasolo. Elgoibar ikastola
LH 5. eta 6.a:
saria: Irati Alkorta. Mendaro ikastetxea
saria: Nora Garate. Elgoibar ikastola
DBH 1. eta 2.a:
saria: Lizar Ezenarro. Arreitune institutua
saria: Sare Eugi. Elgoibar ikastola
Eskoriatza, 2025eko martxoaren 14a
Saridunak
LH 3, eta 4.a:
saria: Aroa Velasco. Kurtzebarri ikastetxea, Aretxabaleta
saria: Lur Garai . Kurtzebarri ikastetxea, Aretxabaleta
LH 5. eta 6.a:
saria: Itoitz Herrera. Almen ikastola, Eskoriatza
saria: June Urtzelai. Almen ikastola, Eskoriatza
DBH 1. eta 2.a:
saria: Amets Molinero. Txantxiku ikastola, Oñati
saria: Oihane Idigoras. Txantxiku ikastola, Oñati