Gipuzkoako Eskolarteko finala, maiatzaren 25ean, Arrasaten

Zortzi gaztek hartuko dute parte finalean

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa azken txanpan da. Dagoeneko jokatu dira kanporaketa guztiak eta finala jokatuko da maiatzaren 25ean, Arrasateko Amaia antzokian. Zortzi gaztek hartuko dute parte bat-bateko final horretan. Bost kanporaketa jokatu ondoren sailkatu dira.

  • Eneko Araiztegi, Segurakoa
  • Maider Arregi, Oñatikoa
  • Jon Gurrutxaga, Azpeitikoa
  • Iñigo Ibañez, Azpeitikoa
  • Aratz Igartzabal, Gabiriakoa
  • Paul Iruretagoiena, Ataungoa
  • Iraitz Mateo, Oiartzungoa
  • Amaia Urbieta, Zarauzkoa

Finala goizeko 11:00etan hasiko da, Amaia Antzokian. Gipuzkoako txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalera pasako dira.

Ia mila parte-hartzaile bertsopaperetan

Bat-bateko finalaren ekitaldi berean, bertsopaper lehiaketan parte hartu dutenen arteko irabazleei eta aipamena jaso dutenei ere sariak eman dizkiete. Aipatzekoa da, aurtengo ekitaldian izan den parte-hartze handia, maila desberdinetan ia mila ikaslek hartu baitute parte bertsopaper lehiaketan. Hurrenez hurren, hauexek dira aurtengo sarituak:

LH 3. eta 4. maila (8-9 urtekoak)

  • Irabazlea: Sara Garcia Rubio (Ordiziako Jakintza Ikastola)
  • Aipamenak: - Eritz Carcedo (Elgoibar Ikastola), Aratz Lasa Galparsoro (Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskola), Leire Lizaso Uriarte (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola) eta June Sudupe Beristain (Debako Luzaro Eskola)

LH 5. eta 6. maila (10-12 urte bitartekoak)

  • Irabazlea: Aner Perez Manterola (Zarauzko Orokieta Herri Eskola)
  • Aipamenak: Antton Akizu (Soraluzeko Eskola) , Julen Medina (Urnietako Egape ikastetxea), Aloña Salegi Alkorta (Debako Luzaro Ikastetxea) eta Uxuri Urrate Ibarzabal (Urretxu-Zumarraga Ikastola)

DBH Lehen Zikloa (12-14 urte bitartekoak)

  • Irabazlea: Iker Letamendia Barandiaran (Azpeitiko Iraurgi Ikastetxea)
  • Aipamenak: Maddi Landa Etxabe ( Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola), Araitz Sagarna (Oiartzungo Haurtzaro Ikastola), Jone Narbaiza Martinez de Albeniz (Legazpiko Olazabal Institutua) eta Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasaingo Loinazpe Institutua)

DBH 2. Zikloa eta Batxilergoa (15-18 urte bitartekoak)

  • Irabazlea: Maialen Akizu Bidegain (Urretxuko Joxemari Iparragirre Institutua)
  • Aipamenak: Iraitz Mateo Gogorza (Errenteriako Oiartzo Ikastola), Iraitz Sarasola Lopetegi (Ordiziako Jakintza Ikastola), Naroa Agirre Arozamena (Urnietako Egape BHI ) eta Aratz Igartzabal Bidegain (Beasaingo Txindoki Institutua)

Bertso-eskolen egunarekin batera

Aurten lehenengoz Gipuzkoako bertso-eskolen eguna eta Gipuzkoako Eskolarteko finala egun berean izango dira. Eskolarteko eredu berriari jarraiki, eskolarteko txapelketa bertso-eskolen muinean txertatuta gauzatuko da aurtengoan. Eskolarteko finala goizean izango da eta arratsaldean bertaratzen diren guztientzat jolasak antolatu dira.

Bertso Eskolen Egunean parte hartu nahi dutenek txartelak www.bertsosarrerak.eu atarian eskuratu behar dituzte. Urtero bezala, bertso-eskolen egunaren helburua Gipuzkoako bertso-eskoletako gaztetxoak elkar ezagutu, elkarrekin egun ederra pasa eta harreman sarea indartzea da.