Gironako Unibertsitateko ordezkaritza baten bisita Ikastolen Etxera
Ikastolen hezkuntza ereduaz interesatuta, Gironako Unibertsitateko Pedagogia Fakultateko ikasle eta irakasle talde batek bisita egin du gaur goizean Ikastolen Etxera. Ikasleen etapa desberdinetako pedagogia programak, konpetentzietan oinarritutako EKI proiektua, eleanitz programa eta ikastolen beste hainbat ezaugarriren berri jaso nahi zuten, eta jaso dute, EHIko zuzendari nagusiaren, arduradun pedagogikoaren eta etapa eta programa bakoitzeko arduradunen eskutik.
Goiz osoan zehar izan dira Kataluniako ordezkaritzako kideak Ikastolen Etxeko arduradunekin bilduta. Interes handiz jarraitu dituzte EHIko profesionalek eskainitako azalpenak, eta hauek ere gogotsu aritu dira Gironako Unibertsitateko irakasle eta ikasleei euren berri ematen.