14.500 boto eman dira aurtengo JUUL Literataura hauteskundeetan

IRAKURZALETASUNA 
LITERATURA HAUTESKUNDEAK
 
Haur- eta Gazte-literaturan argitaratutako liburuen eta ilustratzaileen hauteskunde-emaitzen balorazioa 
Hogeita laugarren urtez jarraian, Ikastolen Elkarteak bere Literatura hauteskundeak antolatu ditu, martxoaren 31n. Euskal Herriko Ikastoletan euskarazko liburuentzako 14.408 boto eman dituzte ikasleek. 7.524 hautesle-ikaslek parte hartu dute Ilustratzaile kategorian. 
Partaidetzari dagokionez, honako hau izan da ikasle kopurua kategoria ezberdinetan: 
A- Kategoria (Haur Hezkuntza/Ama Ikastola): 2.021 
B- Kategoria (LH 1. eta 2. Maila/ Lehen Maila 1. eta 2. urtea): 2.685 
C- Kategoria (LH 3. eta 4. Maila/ Lehen Maila 3. eta 4. urtea): 2.984 
D- Kategoria (LH 5. eta 6. Maila/M 5. urtea eta Kolegioko 6.a) : 3.509 
E- Kategoria (DBH): 3.092 
F- Kategoria (Batxilergoa) 117 
I- Kategoria (Ilustratzaile): 7.524 
Osotara 42 ikastolek hartu dute parte
Aurreko urteetan bezala, bozketa egiteko erabilitako sistemak bi izan dira, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Azkeneko hau web-orria erabiliz: www.juulkanpaina.eus 
Bereziki, bozketa elektronikoko sistema erabili dutenak gazteak izan dira. 
Boto-emaile askok bi aukeretan parte hartu dute, hau da, liburu gustukoena zein ilustratzaile gustukoena aukeratzeko botoa eman dute. 

Bozkatuenei aitorpena 
Azken urteetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Nafarroako Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die. Aurten, JUUL saria Fernando Pagola artista nafarrak eginikoa izango da, NIEk saridunei banatuko diena.