Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoa 2021. Sari-banaketa saioak
Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoa 2021 online egin ondoren sari-banaketa ekitaldiak presentzialki egingo ditugu hiru saiotan banatuta; saio bakoitzean 2 edo 3 eskualderi dagozkien sarituek jasoko dute saria. Eta ekitaldia janzteko, bertso saioa izango dute bertaratzen direnek.
Ekainaren 9an, Hernaniko Biteri Kultura Etxean, Oarsoaldea, Donostialdea/Buruntzaldea eta Tolosaldeko gazteak izango dira sariak jasotzen.
Ekainaren 15ean, Arrasateko Arimazubi ikastolan, Debabarrena eta Debagoienaren txanda izango da.
Ekainaren 16an, Azpeitiko Azoka Plazako aretoan, Urola, Urola Kosta eta Goierriko sarituak izango dira ekitaldiaren protagonista.
Arrakasta handia izan du bertso idatzien aurtengo edizio honek. 1.600 lan jaso genituen online egindako deialdiari erantzunez. Derrigorrak eraginda online egin behar izanik, kopuru handietara heldu ahal izan gara, eta erantzuna guztiz pozgarria izan da. Eskertzekoa da ikastoletan eta ikastetxeetan bertso idatziak bideratzeko ardura hartu dutenen lana.