Piztu jakinmina topaketak. Maiatzaren 17ko egitaraua

Piztu jakinmina topaketak. BIHAR. Euskal Curriculumetik eraikia.

Zein ederra den eskaintzen dena baloratu eta aitortzea. Zein ederra den jasotakoa eskertzea. Elkarri eman eta elkarrekin hartu. Hartu eta eman etengabe batean. Eta ikastoletan oso barnean dugun aritzeko bati buruz ari gara.

Oraingo honetan jakinmina piztu nahi dugu. Hezkuntza komunitatearena, sarearena, profesionalena, herriarena, irakasleena, familiena eta nola ez, ikasleena. Biharkoari  begira jarriak gaude. 11 oinarri esku artean ditugu biharko hezkuntza eredua eraikitzeko eta bide horretan datoz PIZTU JAKINMINA topaketak ere.

Euskal Curriculumean eraikia oinarritik abiatuko gara gure esperientziak partekatzen eta elkarrekin ikasten, denon ezagutza aberasten. Horretarako maiatzean zehar zenbait ekimen egingo dira. Euskal Curriculama ardatz hartuta ikastoletan egiten diren praktika arrakastatsuak plazaratuko ditugu. Elkarrekin ikasteko. Elkarri eman eta elkarrekin jasotzeko.

Maiatzaren 17an goizeko 11:00etatik 13:00etara Bigarren Hezkuntzako esperientziak ekarriko ditugu. Ikastoletako esperientzia ezberdinak. Saioa on line egingo da eta izena ematen dutenek jasoko dute lotura.

Lehenengo zatian, denontzat ikusgai eta entzungai, 3 esperientzia hauek izango ditugu.

  • HERRIA HOBETU DEZAGUN (Natura, Gizartea, Matematika, Euskara )   Zurriola ikastola
  • ZUBIAK IREKITZEN (Teknologia)  Orioko herri ikastola
  • ZEIN ROL HARTU DITZAKE IRAKASLEAK IKASLEEN AURKEZPENETAN? Azkue ikastola

Bigarren zatian bi taldetan banatuko gara eta bakoitzean ondorengo esperientziak partekatuko dira. Aukeratu zeinetan parte hartu nahi duzun (Izena ematerakoan egin beharko da hautua).

A TALDEA

  • EUSKARAREN LEKUKOAK - Zubi Zaharra ikastola
  • IN EUROPE: HISTORIA ZAILAK AZALERATZEN - Urretxindorra ikastola
  • FRANTSESA IKASTEN BESTE HIZKUNTZAK BALIATUZ - Zangozako ikastola
  • PUT IN THEIR SHOES! 1. MUNDU GERRA PROTAGONISTEN IKUSPEGITIK (Plastika, Ingelesa, Gizartea) - Elgoibar ikastola

B TALDEA

  • BAGA, BIGA, HIGA…. - Orereta ikastola
  • ERDI AROKO LIZARRAN MURGILTZEN - Lizarra ikastola
  • KONTA IEZADAZU IPUIN BAT (Musika) - San Benito ikastola
  • ZER ESANA DUGU ENTZUN GAITZAZUE (Bio-Geo, Fisika-Kimika, Euskara) - Txintxirri ikastola

Izena emateko ondorengo loturan sartu eta bete zure datuak:

 

OHARRA: On line saio hau ZOOM bidez egingo da eta komenigarria da aurrez froga egitea (baliteke instalazio bat eskatzea). Sartzen zarenean IZEN ABIZENA + IKASTOLA jarri identifikatzeko.

Eman izena eta piztu jakinmina.