12.500 ikaslek hartu dute parte aurtengo JUUL Literatura hauteskundeetan

23. urtez jarraian, Ikastolen Elkarteak Literatura hauteskundeak antolatu ditu apirilaren 21ean. Lehenik eta behin, zoriondu nahi ditugu ikastolak hauteskunde literario hauek aurrera eramateko egin duten ahalegin itzelagatik. Izan ere, bizitzen ari garen egoera berezi honetan, ez da erraza izan ekimena aurrera ateratzea.

Beraz, zorionak ikastola guztiei eta ikastoletako komunitate osoari!

Euskal Herriko Ikastoletan euskarazko liburuentzako 12.474 boto eman dira, eta 5.046 ikaslek hartu dute parte Ilustratzaile kategorian

JUUL kanpainaren antolaketa erabat ezberdina egitea egokitu zaigu. Izan ere, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko, ikastoletan ezarritako prebentzio-neurriak oso kontuan izan dira. Pandemiak izan zezakeen bilakaeraren arabera, gure jarduera ere agertoki ezberdinetara egokitu dugu.

Horretaz gain, kontuan izan dugu JUUL kanpainan parte hartzen duten ikastolen lurraldetasuna eta bakoitzaren gobernuak ezarri dituen prebentzio neurriak. Gogoratu behar Euskal Herri osoko ikastolek hartzen dutela parte

Horregatik, JUUL hauteskundeak gelaz gelako antolaketarekin egin dira, ezarritako urruntze eta higiene-neurriei jarraituta.

Aurreko urteetan bezala, bozketa egiteko erabilitako sistemak bi izan dira, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Azkeneko hau www.juulkanpaina.eus web-orria erabiliz egin da.

Bereziki, bozketa elektronikoko sistema erabili dutenak gazteak izan dira. Boto-emaile askok bi aukeretan hartu dute parte, hots, liburu gustukoena zein ilustratzaile gustukoena aukeratzeko botoak eman dituzte.

Prozesuari dagokionez, COVID-19aren ondorioz, ikastola bakoitzak bere baliabideak zein espazioak egokitu behar izan ditu hauteskunde literarioak aurrera eraman ahal izateko. Bozketa elektronikoaren kasuan, bi aldiz etenak izan dira arazo teknikoengatik, baina berehala konpondu dira. Ikastola batean, berriz, ezin izan dute bozketa aurrera eraman, COVID-19arekin arazoak izan dituztelako.

Bozkatuenei aitorpena Aurten, azken urteetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Nafarroako Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die. Horretarako, Asun Goikoetxea artista nafarrari JUUL SARIAren garaikurra egin zezan eskatu zaio, NIEk saridunei banatuko diena.

Partaidetza datuak

Partaidetzari dagokionez, honako hau izan da ikasle kopurua kategoria ezberdinetan:

A- Kategoria (Haur Hezkuntza, Ama ikastola): 2.069 ikasle

B- Kategoria (Lehen Hezkuntza edo Mailako 1. eta 2. urteak): 2.375 ikasle

C- Kategoria (Lehen Hezkuntza edo Mailako 3. eta 4. urteak): 2.695 ikasle

D- Kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailak eta Lehen Mailako 5. eta Kolegioko 1. urteak): 2.789 ikasle

E- Kategoria (DBH): 2.546 ikasle

I- Kategoria (Ilustratzaile atala): 5.046 ikasle

Orotara 39 ikastolek hartu dute parte

 

JUUL 2021 LIBURU HAUTATUENAK

A kategoria

1 Olga de Dios Hiru begiko igela DENONARTEAN

2 Harold Jiménez Canizales Polita DENONARTEAN

3  Marie-France Painset Boskotea ohean IBAIZABAL

 

B kategoria

1  Aintzane Usandizaga Etxe honetan PAMIELA

2  Miren Agur Meabe Katta ametsetan ELKAR

Rachel Bright Otsoko eta etxerako bidea IBAIZABAL

 

C kategoria

1  Ibon Martin Onin eta Afrikarako bidaia TRAVEL BUG

2  Paddy Recalde Lapatza ELKAR

3 Txomin eta Peru Magdalena Txomintxo eta Perutxo lehendakari ELKAR

 

D kategiroa

1  Jasone Osoro Go!azen 3 - Maddiren amona influencerra ALAI

2  Jeff Kinney Greg 12 - Ihesaldia ALBERDANIA

3  Antton Kazabon Burnizko potoa DENONARTEAN

 

E kategoria

1  Jon Arretxe Beti Iparralderantz EREIN

2  Amets Arzallus eta Ibrahima Balde Miñan SUSA

3  Jasone Osoro Eskularru Beltzak ELKAR

ILUSTRATZAILEAK

I Kategoria

1  Emmanuel Montiel

2  Enrique Lorenzo

3  Alai Zubimendi

4  Eider Eibar

5 Joseba Larratxe "Josevisky"