‘Baga, biga, boga’, 2021eko Herri Urratserako Xiberoots taldeak sortutako kanta
‘Baga, biga, boga’ izango da aurtengo Herri Urratsen kanta. Xiberoots musika taldeak sortu du eta bideokliparekin aurkeztu du ostiral honetan. Izan ere, «Boga» da aurtengo edizioko leloa; «arraunean bezala, Herri Urrats elkartea, ikastolak eta Seaska, elkarlanari esker aintzina baitoaz», argitu zuten koordinatzaileek ekimena aurkezterakoan.
«Boga egin dezagun denok, denok batera; arraunak indarrez astindu eta, aurrera egitera; haizeak ere badaki bidea, goazen berarekin batera; eramango baitu begiak itxita Herri Urratsera», dio abestiak euskararen aldeko borrokak guztion indarra behar duela argi utziz.
Zuberoan sorturiko Xiberoots reggae taldearena dira kantaren hitza, konposizioa eta musika, eta Andoni Basterretxea Urreistik, aurreko mende bukaerako Delirium Tremens taldeko abeslari eta gitarrajoleak, ere hartu du parte.
Kantaren grabaketa, nahasketa eta masterizazioa Elkar estudioak egin ditu, eta teknikaria Victor Sanchez izan da. Bideoklipa, berriz, Kestu produkzioko Gabriel Courty Villanua eta Julien Riderren lana izan da.
Kantaren bideoklipean Lapurdiko Arraun Taldeak eta Sarako Olhain ikastolako ikasleek hartu dute parte.
ABESTIA
HERRI URRATS – BAGA BIGA BOGA
Zia boga hau iragan eta, goazen hamar kolpe emaitera
Ikasontzea den ikastola, ühain gainetik lau haizetara
Seaskaren ametsen indarra, argian egon dadin euskara
Herri urratsen urt’oroz batea, biziazak hire probintzea
Bizizak hire probintzea, bizizak hire Euskera
Bakoitzak berekoa da, Eta denak geureak dira
Erabil zure Euskera, Euskera gurea da
Üthürritik bai itsasoala, Euskara beti boga doala
Zühaitzetan ere gisala, enborretarik ostoetara
Gelditzen ezin ahala, bakotxak hortan dü bere rola
Segi dezagün orai hola hola, biziko beita ikastola
(berriz)
Baxe Nafarroa, Lapurdi Araba
Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa ta Xiberoa
Senpereko aintzira, Herri Urrats, denak hor gira !
...Indarrak batea, Herri Urrats, Ikastolaren besta
Boga egin dezagun denok, denok batera
Araunak indar aztindu eta, aurrera egitera
Haizeak ere badaki bidea, goazen berarekin batera
Eramango baitu begiak itxita Herri Urratsera
Boga Boga, mariñela!
Joan behar degu, Senperera!
Baga Biga Boga …(x8)
Baga Biga Boga, Baga biga
Zuka, Xuka Toka Noka Baga biga!