Amurriotik, igandean, Araba Euskaraz 'birtuala' guztiontzat

Aresketa, Amurrioko ikastolatik jaso dugu mezua, Araba Euskaraz birtuala izango dugu igandean, egun horretan tokatzen baitzen ospakizuna.
Oraingoan birtuala izango da. Urriaren 18rako aurreikusita dago presentziala, ziurtasun neurriak baldintzatuta. 
Bildu gurekin igandean, ekainaren 14an, goizeko 11:00etan

Zauden tokian zaudela, ziurtatu interneteko konexioa duzula eta, telefonoa, ordenagailua edota tabletaren bidez, konekta zaitez helbide hau erabiliz:
https://labur.eus/darabagu

A! eta aurtengo abestia eta bideoklipa aurkeztuko ditugu!! 

Laster arte, zuen zain izango gara!!
DARABAGU....!