'Korri, punpa, ttak!' Kilometroak jaiaren abesti berria

2020ko Kilometroak jaiaren abestia aurkeztu dute gaur. Urriaren 4an Amasa-Villabonan eta Zizurkilen egingo da jaia, Zubimusu Ikastolak antolatuta, Korri, Punpa, Ttak leloarekin, eta abestiaren izenburua ere horixe da. Xabier Zubeldia Zubimusu ikastolako irakasle eta musikariak egin du musika, eta letra, berriz, Amaia Agirre Zubimusuko ikasle ohi eta bertsolariak.

 

Fitxa teknikoa

- Abestiaren izenburua: Korri, Punpa, Ttak!

- Musika: Xabier Zubeldia

- Letra: Amaia Agirre

- Ahots nagusia: Juanpa Agirre

- Gitarra: Xanet Arozena

- Programaketa eta grabaketa arduraduna: Joxe Mendizabal

- Haurren ahotsen grabaketa: Kamile Mendizabal