Hasi da Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolartekoa
Orereta ikastolan jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako lehen saioa, martxoaren 10ekoa. Oarsoaldea eskualdeari dagokion saioa izan da Oreretakoa, eta 140 ikaslek hartu dute parte bertsoak eta koplak idazten. Adinaren arabera, lau mailatan banaturik, maila bakoitzari egokitutako gai baten inguruan egin dute idazketa lana, ordubeteren buruan.
Ondoren, Saio Didaktikoa entzuteko aukera izan dute idatzizkoan parte hartu duten guztiek. Hasteko, ikasleek eurek prestatutako emanalditxoak izan dira ikastetxeka eta ondoren Oihana Arana eta Xabat illarregik eskaini duten bertso saioa. Haritz Mujika izan da bat-bateko saioaren gidaria.
Epaimahaiak bere epaia eman du saioaren tarte horretan eta ondoren etorri da sari-banaketa. Bi ikasmailako multzoetan banatuta izendatzen dira saridunak, multzo bakoitzean 2. Saio honetan ez da DBH 3., 4. eta Batxilergoak batzen dituen multzoko parte-hartzailerik izan. Honako hau izan da saridunen zerrenda:
LH 3, eta 4.a:
1. saria: Oinatz Erauntzetamurgi Haurtzaro ikastola (Oiartzun)
2. saria: Ander Garmendia Haurtzaro ikastola
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Mara Albistur Orereta ikastola.
2. saria: Kattalin Arabolaza Haurtzaro ikastola
DBH 1. eta 2.a:
1. saria: Ekain Telletxea Haurtzaro ikastola
2. saria: Jare Antzizar Orereta ikastola
DBH 3., 4. eta Batxillerrak: Ez da maila honetako parte-hartzailerik izan Oreretako saioan.