Ikastolen 26. Jardunaldi Pedagogikoak
Bakoitzaren eta denon arrakasta xede. Hezkuntzan, bata eta bestea, elkarERAGITEN.
Ikastolen iazko Jardunaldi Pedagogikoen 25. ekitaldian bizi izandako “loraldatzeen” argiari eta zabaldutako bideari jarraitzeak aurtengo 25+1=26JP-en atarira ekarri gaitu. Bat gehiago, eta hogeita bosti gehituta, hogeita seigarrena. Bai, halaxe da: nondik gatozen ahaztu gabe, nora goazen (eta nola) erronkari begira harrapatuko gaituzte aurtengo jardunaldiek ere.
Eta aurrera begira, izate horretan bi galderaren erantzunen gibeletik ibili nahi dugu: zertan zehazten da gure eragina, gure ekarpena? eta zer lotura du gure ekarpenak ikasle bakoitzaren eta guztien ikas-arrakastarekin?
Eragina, ekarpena, lana, aurrera egitea, arrakasta … elkarERAGINEZ bata bestearen eskutik datozela pentsatzen dugulako, “Hezkuntzan elkarERAGITEN” lelotzat hartuta gatozkizu zure ekimena sustatu eta bultzatu nahian, irakats-arrakasta, bilakaera eta aurrera egitea benetan dagokien lekuan ipintze aldera.
Testuinguru horretan, hona aurtengo proposamena: bi ostiraletan zehar, gelaren kudeaketa arrakastatsuaren eta norberaren eta bestearen arrakastaren garapenaren arteko loturak izango ditugu hizpide.
EGITARAUA
Martxoaren 29an - BILBO, BIZKAIA ARETOA Matrikulatu
9:30 - 9:45 HARRERA Dokumentazio Banaketa
9:45 - 10:15 JARDUNALDIEN HASIERA EKITALDIA
10:15 - 11:45 “GELAREN KUDEAKETA AUTO-SORTZAILEA PEDAGOGIA 3.0-n” - Stéphane Côté. GUZTION IKAS-ARRAKASTA guztion artean. Talde lanetik TALDE izatera.
11:45 - 12:15 ATSEDENA. Kafea
12:15 - 13:30 “GELAREN ARRAKASTAREN KUDEAKETA: DINAMIKA PRAKTIKOAK”. Stéphane Côté. (Activités 3.0) GUZTION lorpenetan AURRERA EGITEA.
13:30 - 14:15 IKASTOLEN AHOTIK “GELAREN KUDEAKETAREN, PRAKTIKAREN, ETA BEGIRADEN ERABERRITZEA”
14:15 - 14:30 ONDORIOAK ETA AMAIERA
APIRILAK 5 - HERNANI ORONA IDEO Matrikulatu
9:30 - 9:45 HARRERA Dokumentazio banaketa
9:45 - 11:00 “BERDINEN ARTEAN IKAS-IRAKASTEN” - David Durán. BESTEAREN PRESENTZIA ETA GUZTION/BAKOITZAREN GARAPENA ETA ARRAKASTA.
11:00 - 11:45 TALDE-LANA
11:45 - 12:15 ATSEDENALDIA. Kafea
12:15 - 13:00 BATERA JARTZEA
13:00 - 14:20 “ERRESPETUTIK ETA ELKARREKIKO BEGIRUNETIK HAURRA-IKASTOLA-FAMILIA ARTEKO HARREMANAK” Carles Parellada, Heziketan DENOK elkarreragiten.
14:20 - 15:00 IKASTOLEN AHOTIK
15:00 - 15:15 JARDUNALDIEN ITXIERA