Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatziak 2019
Martxoaren 26an hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatziak 2019 ekitaldia. Izen-emateko epea amaitu berri dela, 1.000 ikasletik gora dira apuntatu direnak herrialdeko guztian izango diren 8 saioetarako. Eskualdez eskualde, Gipuzkoa osoan izango du presentzia ekimenak.
Izen-ematea betetzeko galdetegia abenduan zabaldu genuen Gipuzkoako ikastoletara, ikastetxeetara, bertso eskoletara eta eskualdeetako hainbat arduradunengana, eta urtarrilaren 20ra arteko epea izan dute parte-hartzeko asmoa izan dutenek.
Ekitaldi bakoitza 3 ataletan banatuko da: Bertsoak idatzi, bertso saioa eta sari banaketa. Ordu bete izango dute ikasleek sariketari dagozkion bertsoak idazteko. Ondoren, bertso-eskoletan zein ikastetxeetan prestatutako emanaldia egiteko aukera izango dute gaztetxoek, eta bertsolari gazteek emandako bertso saio bat ere entzungo dute. Gero, epai-mahaiak bere erabakia hartu ostean, sari-banaketa egingo da.
Saioak goizez izango dira, 9:30ean hasita, eta sari-banaketarekin amaituko dira, 12:00etan.
Saioak Gipuzkoako 8 eskualdetan izango dira, ondoko leku-egunetan:
Eguna |
Eskualdea/k |
Lekua |
Martxoaren 26a |
Oarsoaldea |
Lezo - Gezala aretoan |
Martxoaren 27a |
Goierri |
Zumarraga - Zelai Arizti aretoan |
Martxoaren 28a |
Tolosaldea |
Tolosa - Laskorain ikastolan |
Martxoaren 29a |
Debabarrena |
Elgoibar - Elgoibar ikastolan |
Apirilaren 2a |
Debagoiena |
Eskoriatza - Almen ikastolan |
Apirilaren 3a |
Urola |
Azpeitia - Soreasu aretoan |
Apirilaren 5a |
Urola-Kosta |
Orio - Karela kiroldegian |
Apirilaren 9a |
Buruntzaldea-Donostialdea |
Hernani - Biteri Kultur etxean |
Ordutegia, berriz, honako hau izango da saio guztietan:
9:30 – 10:30 |
Bertsoak idatzi |
10:30 – 11:30 |
Bertso saioa. Tarte honetan, ikasleek bere saiotxoa ekar dezakete prestatuta taldeka nahiz bakarka aurkezteko. |
11:30 – 12:00 |
Bertso idatzien sari-banaketa |
Egin beharreko lana: emango zaien gai bati erantzunez, koplak edo bertsoak egin beharko dituzte, honela:
- LH 3. eta 4. maila: 2 kopla edo bertso 1.
- LH 5. eta 6. maila: 4 kopla edo 2 bertso.
-DBH 1. eta 2. maila: 6 kopla edo 2 bertso.
- DBH 3. eta 4. eta Batxillergoa: 6 kopla edo 3 bertso.
OHARRA: Ikasleek bolaluma edo lapitza eraman beharko dute bertsoa idazteko.
Bat-batekoa, otsailaren 15ean
Otsailaren 15ean, abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko XXXIX. Txapelketa. Bat-batekoan, guztira, 23 bertsolarik hartuko dute, afari formatuan izango diren kanporaketetan. Finala Lasturren izango da, apirilaren 5ean.
Honakoa izango da egutegia:
-Otsailaren 15ean, Ibarrako Sendi Ekintza Elkartean: Joar Garate Rueda, Araitz Sagarna Larrañaga, Maddi Aiestaran Iparragirre, Aitor Tatiegi Loidi, Ekain Tolaretxipi Errazti eta Hodei Munduate Etxeberria.
-Martxoaren 1ean, Zestoako Lau Itturri Elkartean: Oihana Arana Cardenal, Uxue Alkorta Iturbe, June Garmendia Duarte, Imanol Albizu Gurrutxaga, Igauri Lopetegi Amostegi eta Iker Letamendia Barandiaran.
-Martxoaren 15ean, Orioko Aldapa Elkartean: Irati Arakistain Mendizabal, Maide Garmendia Jauregi, Joane Aldalur Irazusta, Aner Peritz Manterola “”Euzkitze"", Xabier Agirre Bikuña eta Jon Azpiroz Anza.
-Martxoaren 22an, Oñatiko Larrain-Gain Elkartean: Haizea Arana Cardenal, Julene Iturbe Epelde, Naia Arrizabalaga Arrieta, Aimar Sorazu Roteta eta Bittor Zubiagirre Anduaga.
- Finala, apirilaren 5ean, Lasturko plazako tabernan.