Txikiak Handitzen : Hizkuntza gutxituetako hedabideak munduan

Altsasun, URR 20an, Nafarroa Oinez bezperan. Iortia kultur gunean. Egitaraua. 
minority language media around the world : meeting 7 october 20, saturday, eve of Nafarroa Oinez 2018 festival
TXIKIAK HANDITZEN: hizkuntza gutxituetako hedabideak munduan /

Jakin badakigu hedabideek zer nolako eragina duten hizkuntza gutxituen normalizazioan. Euskal Herrian lan handia egin da alor horretan, baina zer dakigu munduan barrena dauden hizkuntza gutxituetako hedabideen inguruan? Zein da beraien egoera? Zein da hizkuntza komunitate horietan duten eragina? Nolakoa da hizkuntza horien erabilera? Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak aro digitalean? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuna ematen saiatuko gara urriaren 20an, Nafarroa Oinezaren bezperan, Altsasun antolatu dugun jardunaldian.

IZENA EMAN  hemenhttps://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeAGgLy2OlUuh4LP4gM-woeYZl5tJt0...

Egitaraua:

Hizkuntza gutxituetako hedabideen egoera Europan: Johan Haggman, hizkuntza gutxituen inguruan Europako Batzordean 10 urtez lanean  ibilia (Hizkuntza Gutxituen Batzordean eta Eleaniztasuna Batzordean).

Euskal hedabideak: Iragana, oraina eta geroa: Idurre Eskisabel (Kazetaria, antropologoa eta EHUko irakaslea) eta Juan Kruz Lakasta, Euskalerria Irratiko kazetaria

Munduan barrena, zer?

  1. Mexikotik: Yazmín Novelo (Yucatango Radio Yúuyum)

  2. Galesetik: Elin Haf Gruffydd Jones (Social Media and Minority Languages)

  3. Irlandatik: Rónán Mac Con Iomaire (RTÉ, Irlandako Irrati-Telebista kate publikoko gaelera arduraduna)

  4. Eztabaida irekia

Non: Iortia kultur gunea (Altsasu)

Ordutegia: 9:30-14:00
Informazio gehiago :  http://www.nafarroaoinez.eus/txikiakhandi/