Araba Euskaraz. Argantzun ikastolaren bideoklipa
Hemen duzue aurtengo Araba Euskaraz jaiaren bideo klipa. Argantzun ikastolako haur, guraso eta irakasleak protagonista dira. Beñat Fontanedak egin du klipa, Jon Basagurenek jarri ditu hitzak eta Libe taldeak musika eta ahotsak (Basagurenek ere kantatzen du).
IRRIKITAN (Araba Euskaraz 2018)
HASI DUGUN BIDE HONETAN
LUZE JARRAITZEKO
IKUSEZIN, FIKZIO DEN
MUGA GAINDITZEKO
ETOR ZAITEZ
IKASTOLAN, GAUDE DENOK
ARABA GARA
TA BATU ZAITEZ
IRRIKITAN, GAUDE DENOK
EUSKARAZ GARA
IRABAZTEN ETA GALTZEN
BARREZ IKASTEKO
EZINEZKO DIRUDIEN
DENA EGITEKO
ETOR ZAITEZ
IKASTOLAN, GAUDE DENOK
ARABA GARA
TA BATU ZAITEZ
IRRIKITAN, GAUDE DENOK
EUSKARAZ GARA
* BIDEAK ASMATZERA GOAZ
TRABAK AURKITU BAKOITZEAN
TAUPADAK AZKARTZERA DOAZ
ARABAREN BIHOTZALDEAN
TXIKION INDARRA
ALDARRI ZAHARRA
GU ARABA ETA EUSKARAZ GARA
SENTITU ZIRRARA
BEHAR ETA NAHIA
GU ARABA ETA EUSKARAZ GARA
* BIDEAK ASMATZERA GOAZ
TRABAK AURKITU BAKOITZEAN
TAUPADAK AZKARTZERA DOAZ
ARABAREN BIHOTZALDEAN
PAUSO DENEN JABE
ETA MUGA GABE
ARGANTZUNEN ERE
IRRIKITAN GAUDE!
ZUBI-ERAIKITZEN
BIHARKO HEZITZEN
HURBILDU ZAITEZTE