Euroclioren 25. Konferentzia Marseillan izan da
Euroclioren 25. Konferentzia Marseillan egin da aurten apirilaren 21-28 artean, MEDITERRANEAN DIALOGUES, TEACHING HISTORY BEYOND OUR HORIZONS izenarekin (Mediterranear elkarrizketak, gure horizonteen gainetik historia irakasten).
Bertan 40 herrialdeko 150 irakasle aritu dira tailer, hitzaldi, panel eta museotan. Mediterranear inguruko herrialde musulmanen hezkuntzaz eztabaidatzen, mugetako herrialdeen arteko historia partekatua nola irakatsi aztertzen, gai eztabaidagarriak nola kudeatu gelatan, testu liburuen egileentzako iradokizunak, ikuspuntu anitzaren eta kritikotasunaren garrantziaz etabar. izan dari gai nagusienetako batzuk
Euskal Herritik joandako ordezkariak izan dira Gernikako Bake Museoko Idoia Orbe, orain museoa ere Euroclioko partaide egin baita, eta Ikastolen Elkarteko Harri Beobide.