Gipuzkoako Bertso Idatzien 2018ko Eskolartekoa: Elgoibar, Orio eta Tolosako saioak
Martxoaren 15, 16 eta 19an Elgoibarren, Orion eta Tolosan egindako saioekin amaitu da Bertso Idatzien 2018ko Eskolarteko Txapelketa. Bertso mordoa eta goi mailakoak idatzi dituzten parte hartu duten ikasleek. Milatik gora ikaslek hartu dute parte aurtengo ekitaldian. Lerro hauen ostean doazkizue hiru saio hauetako kronika laburrak eta irabazleen zerrendak.
Elgoibarko saioa
Elgoibarko ikastolan jokatu da da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako bosgarren saioa, martxoaren 15ean. Debabarrena eskualdeko ikaslez osatu da parte-hartzea kasu honetan; 90eko kopurua egin du ikastolako hainbat gelatan banatuta egon den parte-hartzaile taldeak.
Ondoren bertso saioa entzun ahal izan dute denak batera ikastolako areto ederrean. Hasteko, Itziarko ikasleek euren emanaldia ekarri dute, eta gaitasun handiz eskaini dute guztion gozamenerako. Ondoren, Unai Gaztelumendi eta Unai Mendizabal izan dira kantari ikusle gazteen barreen artean.
Sari-banaketarekin amaitu da eguerdi-arteko saio ugari hau. Sariak, beste saioetan bezala, lau mailatan banatuta eman dira, maila bakoitzeko bi saridun izendatuta. Honako hau da saridunen zerrenda:
LH 3, eta 4.a:
-
saria: Maialen Arriola Arakiztain Elgoibarko ikastola
-
saria: Marina Zubiaurre Ortueta Elgoibarko ikastola
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Eneko Etxaniz Irureta Elgoibarko ikastola
2. saria: Leire Eguren Arregi Elgoibarko ikastola
DBH 1. eta 2.a:
-
saria: Jone Aranberri Mendata ikastetxea (Deba)
-
saria: Maddi Arriola Elgoibarko ikastola
DBH 3., 4. eta Batxilerra:
-
saria: Peru Alberdi San Martin Mogel Isasi BHI (Eibar)
-
saria: Eneko Osoro Agirregabiria Mogel Isasi BHI (Eibar)
Orioko saioa
Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako seigarren saioa Orioko Karela kiroldegian jokatu da martxoaren 16an. Urola Kosta eskualdeko ikasleek hartu dute parte Orioko saioan, eta horrez gainera Oiartzungo Haurtzaro ikastolako ikasle talde ugaria ere bertaratu da. Guztira 300 bat ikasleko taldeak bete-bete egin du kiroldegiko harmailetako alde bat. Bertan idatzi dituzte bertsoak, eta idaztaldiaren ostean bertso saioa hasi da. Ekitaldiaren bigarren zati honetan Irati Tolosak egin ditu aurkezle lanak. Zarauzko ikasleek eta Oiartzungoek prestatuta ekarri dute saio bana, eta eurentzako izan dira ikasle-lagunen lehenengo txaloak, bertso kantaldi dotorea egin baitute.
Gero, Maider Arregi, Beñat Mujika eta Haritz Mujika izan dira librean jardun dutenak mikrofonoan. Ikusleen pare-pareko gaiak hartu dituzte ahotan, eta horrela erraz poltsikoratu dute entzuleria.
Eguerdia gain-gainean dela hasi da sari-banaketa.
Hau da saridunen zerrenda, mailaz maila:
LH 3, eta 4.a:
-
saria: Adei Urbitarte Salbatore Mitxelena ikastola (Zarautz)
-
saria: Uxue Arozena Otegi Haurtzaro ikastola (Oiartzun)
LH 5. eta 6.a:
1. saria: Manex Guenetxea Orioko Herri ikastola
2. saria: Julen Makatzaga Salbatore Mitxelena ikastola (Zarautz)
DBH 1. eta 2.a:
-
saria: Amets Aizpurua Manzisidor Lizardi ikastetxea (Zarautz)
2. saria: Haritz Aranburu Mutiloa Haurtzaro ikastola (Oiartzun)
DBH 3., 4. eta Batxillera:
1. saria: Aner Peritz Manterola Lizardi ikastetxea (Zarautz)
2. saria: Jone Aldalur Irazusta Oteitza Lizeoa (Zarautz)
Tolosako saioa
Tolosako Laskorain ikastolan izan da azken saioa Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketan eskualdez eskualde egin den jiran. Martxoaren 19an jokatu da. Tolosaldeko eta Goierriko 65 ikaslek parte hartu dute lehiaketan, lau adin-mailatan banaturik. Ordubeteko tartea izan dute parte-hartzaileek euren lana egiteko, eta, gero, atsedenaldi labur baten ostean, bat-bateko bertso saioa entzun ahal izan dute Eñaut Martikorena eta Unai Gaztelumendiren ahotik.
Aurrez epai-mahaiak bertsoak irakurri eta epaitzeko lana egin baitu, sari-banaketaren txanda izan da bertso saioaren ondoren. Unai Gaztelumendik, Unai Mendizabalek eta Eñaut Martikorenak osatu dute epai-mahaia Tolosako saioan. Ohi bezala, lau mailatan banatuta izendatu dira saridunak, bi sari maila bakoitzeko. Honako hau izan da bertso-idazle sarituen zerrenda:
LH 3, eta 4.a:
-
saria: Sugoi Amondarain Uzturpe ikastola (Ibarra)
-
saria: Aratz Bikuña Joxemiel Barandiaran (Ataun)
LH 5. eta 6.a:
-
saria: Joanes Zubia Aranalde Uzturpe ikastola (Ibarra)
-
saria: Haitz Urrestarazu Larrea Joxemiel Barandiaran (Ataun)
DBH 1. eta 2.a:
-
saria: Asier Arteaga Laskorain ikastola (Tolosa)
-
saria: Ane Zubia Aranalde Uzturpe ikastola (Ibarra)
DBH 3., 4. eta Batxillera:
-
saria: Oibar Olano Goikoetxea Erniobea BHI (Villabona)
-
saria: Oinatz Otegi Bakero Erniobea BHI (Villabona)
Horrela bada, Laskorain ikastolan izandako saioarekin esaten diogu agur Bertso Idatzien Eskolarteko aurtengo ekitaldiari, eskerrik beroenak emanez parte hartu duten guztiei, eta antolakuntzan lagundu duten guztiei ere bai.