HEZKUNTZA ERALDATZEKO GAKOAK ALETZEN
IKASTOLA aldizkariaren aurreko zenbakietan azaldu dugu ikastolak nola ari diren hezkuntza eraldatzen abian dituzten pedagogia berritzaileen bitartez. Maiatzean egin diren Ikastolen 24. Jardunaldi Pedagogikoetan eraldaketa horri balioa eman nahi izan zaio, eta horretarako gonbidatu dira maila handiko adituak. Federico Malpicak, Rosan Boschek eta Aitor Axpek hezkuntza eraldatzeko gakoak aletu dituzte, bai pedagogia mailan zein egin beharreko urratsen azalpenetan eta baita hura garatzeko espazioen diseinuan ere. Arrakasta handiko jardunaldiak izan dira, eta haietan parte hartu duten irakasle eta zuzendariek hausnartzeko eta elkarrekin gogoetak partekatzeko aukera izan dute.
IKASTOLA aldizkariaren 224. zenbakia
ELKARRIZKETAK
FEDERICO MALPICA
ROSAN BOSCH
AITOR AXPE