YESict proiektuaren laugarren bilera, Vienan

Ikastolen Elkartea YESict proiektuan parte hartzen ari da Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin batera, 2018 bitartean. Amaia Montes eta Mikel Errazkin Vienan, Austrian, Kapefenbergen, egon dira EHIko ordezkari bezala.

YESict proiektuak hamar eta hamabost urte bitarteko ikasleengan ekintzailetasun konpetentziak garatzea du helburu (Young Entrepreneurial Skills by ICT). Europako Batzordearen Erasmus + programak finantzatu du proiektu hau.

Ikastolen Elkartearekin eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin batera ondorengo erakundeak lanean ari dira: Antic (Lapurdi), FH Joanneum Uni (Austria), Synthesis (Zipre), Nikosiako Unibertsitatea (Zipre) eta Vaeksthusthus Sjaelland (Danimarka).

Proiektu honen lehen bilera Kopenhagen (Danimarka) izan zen 2015eko abenduan, bigarrena Nikosian (Zipre) 2016ko apirilean, hirugarrena Kapfenbergen (Austria) izan zen, 2016ko azaroan, eta laugarrena Vienan egin dute.

Austriako hiriburuko bileran, YESict proiektuan parte hartzen ari diren erakundeek egindako lanak aurkeztu dituzte. Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, esate baterako, berriki Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolan aurrera eraman duten ekintzailetasun programa aurkeztu dute.

YESict