Ikastolena, 2.555. kilometroa!

Amaierara iristen ari da Korrikaren 20. ekitaldi hau ere, eta aurrekoetan bezala, ikastola guztion kilometroa ere bertan egingo dugu. Lekukoa Gazteluaren Bira kaleko 11. zenbakiaren parean (Trafiko zuzendaritzaren eraikina dago bertan) hartuko dugu, 12:22 inguruan. EHIGEk emango digu lekukoa, eta Kontseiluari pasako diogu. Hark, berriz, AEKri, azkeneko kilometroa egin dezan.

Jaso eta San Fermin ikastolek ere eramango dute lekukoa. Zehazki, 2.541. eta 2.542. kilometroak egingo dituzte.

Korrikaren amaiera ospatzeko egitarau oparoa antolatu du AEK-k. Egun pasa ederra egiteko aukera, euskararen alde, eta helduen alfabetatze eta euskalduntzean elkarte honek egiten duen lan eskergari ezinbesteko laguntza emateko. Informazio gehiago Korrikaren webgunean

Hauek izango dira azkeneko kilometroak

2545      12:01     UEU

2546      12:05    Gehiengo Sindikala

2547      12:06    Alderdi Politikoak

2548      12:08    Etxerat

2549      12:10    Udalbiltza

2550      12:11    Gure Esku Dago

2551      12:13    Berria

2552      12:16    UEMA

2553      12:18    Euskaltzaindia

2554      12:20    EHIGE

2555      12:22    Ikastolak

2556      12:24    Kontseilua

2557      12:26    AEK