"Egunero alkarregaz" abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu Ibilaldiak

2017ko Ibilaldiak Egunero Alkarregaz leloa aukeratu du. Elkarrekin lan egitera eta egunero ekitera dei egiten duen leloa hain zuzen ere. Eta kantua ere horrela sortua izan da.
Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika eta TAKET Bertsolari taldeko kide Mikel Goiriena eta Jone Larrinagak asmatu dute letra. Denak Mugiako Larramendi Ikastolako ikasle ohiak dira. Eta Ikastolara joateko ohitura hura berreskuratu dute abesti alai honi letra jartzeko.

Gorputza aktibatu eta dantzan hasteko moduko kantua da, Ibilaldiaren alaitasunaren erakusgarri izan nahi duena.

Maiatzaren 28an ospatuko da aurtengo Ibilaldia, Mungian, Larramendi ikastolaren eskutik.

Hauxe da abestiaren letra
EGUNERO ALKARREGAZ

EGUNERO ALKARREGAZ (bis)
Jarri mingainak hegaz
Eskuak luzatu alkarri
EGUNERO ALKARREGAZ

Oilarrak dabiz kukurrukuka
Herri bat esnatzen
Egunero alkarregaz

Bizkaiganetik egunsentia
Jagole Maddalen
Egunero alkarregaz

Mungia da danontzako kabia!
Mungiara dator ibilaldia!

EGUNERO ALKARREGAZ (bis)
Jarri bihotzak hegaz
Pausuz pausu bultza alkarri
EGUNERO ALKARREGAZ Tizak mantalak eta baloiak
Batera jolasten
Egunero alkarregaz

Ikastolara gu dangiñoan
Euskaraz amesten
Egunero alkarregaz

Mungia da danontzako kabia!
Mungiara dator ibilaldia!

EGUNERO ALKARREGAZ (bis)
Jarri bihotzak hegaz
Pausuz pausu bultza alkarri
EGUNERO ALKARREGAZ

EGUNERO ALKARREGAZ (bis)
Jarri mingainak hegaz
Eskuak luzatu alkarri
EGUNERO ALKARREGAZ