Yesict proiektuko hirugarren bilera, Austrian
Ikastolen Elkartea YESict proiektuan parte hartzen ari da Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin batera, 2018 bitartean. Amaia Montes Austrian, Kapefenbergen, egon da EHIko ordezkari bezala.
YESict proiektuak hamar eta hamabost urte bitarteko ikasleengan ekintzailetasun konpetentziak garatzea du helburu (Young Entrepreneurial Skills by ICT). Europako Batzordearen Erasmus + programak finantzatu du proiektu hau.
Ikastolen Elkartearekin eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin batera ondorengo erakundeak lanean ari dira: Antic (Lapurdi), FH Joanneum Uni (Austria), Synthesis (Zipre), Nikosiako Unibertsitatea (Zipre) eta Vaeksthusthus Sjaelland (Danimarka).
Proiektu honen lehen bilera Kopenhagen izan zen 2015eko abenduan, bigarrena Nikosian 2016ko apirilean eta hirugarrena Kapfenbergen izan da, 2016ko azaroan.
Bertan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, FH Joanneum Unik eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean sortutako materiala aurkezteko aukera izan genuen. 2017an material hori herrialde ezberdinetako ikasgela batzuetan erabiliko da. Beste herrialdeetako kideek ere egindako lanak aurkeztu zituzten.