Herri Urrats, "Jalgi" Senpereko lakura maiatzaren 8an

Seaskako ikastolek aurkeztu dute aurtengo helburua: Baionan Bernat Etxepare Lizeoa eraikitzen hasiko dira. Batxilergoa eta Lanbide Heziketa profesionala elkartuko ditu eraikinak. 6.000 metro karratu izango ditu, 400 ikaslerentzat, horietatik 130 barnetegian gelditzeko aukerarekin. Uztailetik aurrera hasiko dira obrak.
Azken Prentsaurrekoa izan da, eta egitarauaren berri eman dute. Hasteko, larunbata honetan, API 30ean, BECTso saioa Baionan, puntako zortzi bertsolariekin; Maialen, bi Aitor, Amets eta Sustrai, Beñat, Igor eta Andoni. 
Maiatzaren 8an, Senpereko lakuan, adin guztietarako gozamena: Dantza eta musika nonahi. Kantak, ERRONKA, Haur XOKOa eta Irrien Lagunak, Esne Beltza, Oreka TX, 2zio eta beste. Zikiroa, paella eta taloak. Anima zaitezte!
Informazio gehiago herriurrats.com -en.

Oharra: Isabel MIQUELESTORENArena da argitaratu dugun argazkia.