Nafarroa Oinezeko aurkezken jai beroa

Azaroak 21ean Nafarroa Oinez 2016ko Aurkezpen Jaia burutu zen Lodosako Kultur Etxean, eta aste bete ondoren Vianakoan. Ekintza horiek Ibaialde eta Erentzun ikastoletako ibilibideak birpasatzeko balio izan zuten, Oinez jaiari buruzko zehaztasunak emateko, eta inguruko elkarte ezberdinen parte-hartzearekin desfile dibertigarri baten bidez edizio honetako arropa aurkeztu ziren.

LODOSAko KULTUR ETXEAN, azaroaren 21ean

Maiken Beitiak  eta Leire Ruiz aktoresek  aurkeztu eta alaitu zuten ekitaldia. Lehena, Maiken, zine eta telebistako lanengatik ezaguna da (Obabakoak, Silencio Roto, Goenkale); eta, bigarrena, Leire, ETBko Vaya Semanitan lan egiteagatik.
Bi aktoresa hauek, amona eta ikastolako haurra den bilobaren papera eginez, Nafarroa Oinezeko helburuak zerrendatu eta aurtengo logo eta goiburua “Hartu, Tenka, Tira” ezagutarazi zituzten, denon indarrak batzeko deia eginez, jendez betetako areto batean.

Talde, elkarte eta ikastetxe hauek hartu zuten parte desfilean: Andosillako Gazteak, Lodosako Gurugu taldea, Lodosako erraldoien eta buruhandien konpartsa,
Sartagudako A Vereda antzerki taldea, Mendabiako euskara taldea, Angel Martinez Baigorri eskola publikoa, La Milagrosa eskola, Sartagudako udaletxea eta
Andosillako txistulariak.

Alderdi instituzionalean, Ibaialde eta Erentzun ikastolako lehendakariak izan ziren ekitaldian beste udal ordezkarirekin batera, Lodosa, Andosilla eta Sartagudako alkatea, eta Lazagurria, Mendavia, Lodosa, Sartaguda eta Sesmako mankomunitatearen lehendakaria, baita Nafarroa Oinezeko inguruko babesleak ere.

Udaletxetik abiatu zen kalejira Kultur Etxeraino. Han burutu zen aurkezpen jaia eta Oinezeko moda desfilea. Eta ondoren, ikastolako ikasle-ohien afaria egin zen.

Datorren larunbatean, 28an, Vianan beste aurkezpena izango da, 19:00etan, bertako Kultur Etxean.

Gogoratu 2016eko Nafarroa Oineza Lodosako Ibaialde Ikastola eta Vianako Erentzun Ikastolaren artean antolatzen ari dela.

 

VIANAko KULTUR ETXEAN astebete ondoren

Lodosan izugarrizko arrakastarekin burutu ondoren oraingoan Vianako txanda ailegatu da. Larunbatean, Azaroaren 28an, Vianara ailegatu da Nafarroa Oinezeko aurkezpen ekitaldia. Ekintza honekin Vianako bizilagunen artean festa hau zabaldu nahi izan da, jaiari buruz zehaztasunak eman, ibilbide historikoa gogoratu eta logo eta goiburua aurkeztu dira. Bestalde, Nafarroa Oinez 2016ko arroparekin desfile dibertigarri bat egin da herriko elkarte ezberdinen parte-hartzearekin. Ekitaldia ikastolako ikasle ohiak diren Iraultza Elizondo eta Cynthia aurkeztu dute eta klasikoa bihurtu den “Arraroa Noski” Oinez 92ko abestiarekin amaitu da, Vianako bandak interpretatuta. Beraiekin batera talde eta elkarte hauek hartu dute parte: Erentzun Ikastolako Ikasleak, Vianés Kirol Kluba, Eskubaloi taldea, CVPI elkartea, Viana Trekking, ANEA ELKARTEA, La Sede, Azkenak, La Custodia eta Amaiur gastronomiaelkarteak, Erentzun Fundazioa, Vianako trikitilariak, Gazte Berri taldea, Vianako banda, Erentzun Dantza Taldea. 
Desfilea bukatutakoan, ikasle-ohiak afaltzera joan ziren.

Ez da Erentzun Ikastolak Nafarroa OInez antolatzen duen lehengo aldia, 1992 eta 2007ko edizioak Vianan izan ziren, baina bi ikastolak (Lodosako Ibaialde eta lehen aipatutakoa) batera antolatzen duten lehenengo aldia da. Honegatik eta ikastola hauen kokapenagatik Oinez edizio hau historikotzat jotzen dute antolatzaileek.