Abiatzear da Errigoraren hurrengo kanpaina
“Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina laster dator berriro: urriaren 21etik azaroaren 8ra izango da aurtengoan saskia eskatzeko tartea. Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak hartu eta, keinu berean, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari eta ekoizpenari bultzada emateko tartea.
Arutengo kanpaina aurkezteko eta bereziki Errigoraren ibilbide laburrak utzitakoa azaltzeko aurkezpen bilerak egin dituzte aurreko egunetan Durangon (Plateruena), Iruñean (Nafarroako Parlamentua) eta Usurbilen (Potxonea). Jendea lanerako gogoz eta ilusioz ikusi dute Errigorakoek. Guztira 160 lagun inguru bildu dira hiru bilera horietan, 60 bat herritakoak: herrietan eta sarean Errigoraren kanpainak zabaltzen dihardutenak, Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen elkarteko ordezkariak, euskararen arloko eragileak, sindikatuak, nekazariak, ekoizleak, Nafarroako hegoaldeko euskaltzaleak...
Ideiak elkartrukatu dituzte, bidean agertu zaizkien aukera berriez mintzatu dira, eta euskararen, elikadura burujabetzaren, auzolanaren zein euskal lurraldeen arteko harremana sustatzearen ikuspegitik Errigorak egin dituen ekarpen xumeen errepasoa egin dute. Horren harira egindako bideo bat ere aurkeztu du Errigorak,kanpaina hasi aurretik lau haizetara hedatu nahi duen bideoa, hain zuzen