Ikastolen 2015-16 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia

Heldu den irailaren 26an egingo da Ikastolen 2015-16 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia. Aurtengoan, Azpeitiko Soreasu antzokian ospatuko dute ikastolek ekitaldi hori. IKASTOLA, EUSKAL GIZARTEAREN ZERBITZURA izango da ekitaldiaren gai ardatza.

Ikastola eredua azpimarratzeaz gainera, duela hogei urte, publifikazioaren eztabaidak eragindako zatiketa gordinari aurre egin eta euren proiektuak birsortu behar izan zituzten lau ikastolak (Azpeitiko Ikasberri, Beasaingo Andramendi, Elorrioko Txintxirri eta Leioako Betiko) omenduko dira.

Hogei urte bete dira, era berean, Partaide sortu zela. Hori ere gogoraraziko dute ikastolek aurtengo ikasturtearen hasiera ekitaldian.