Paul Iruretagoiena nagusi, Eskolarteko finalean

Paul Iruretagoiena ataundarrak (Gipuzkoa) irabazi du Euskal Herriko XXVII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Joan zen larunbatean jokatu zen finala Orioko kiroldegian, giro bikainean, eta jende ugari bildu zen bederatzi finalisten bertsoak eta haien arteko ofiziokako saioak entzutera.

Hauexek izan ziren Oriora Euskal Herri osotik iritsitako 15 eta 18 urte bitarteko bederatzi finalistak: Txaber Altube, Lurdes Ondaro, Aitor Servier, Peru Abarrategi , Nahia Sasco, Paul Iruretagoiena, Peru Amorrortu, Manex Mailharin eta Iñigo Ibañez .

Maialen Lujanbio izan zen aurkezle eta gai jartzailea, eta hauxe izan zen bertsolari gazte finalistei jarri zien egitekoa: zortziko handian zein txikian bina bertso binaka, gehienez bost puntuko neurrian bertso bana bakarkakoan eta azkenik agurra.

Paul Iruretagoienak irabazi zuen, eta Sustrai Colinak jantzi zion txapela. Txapeldunordea, berriz, Aitor Servier azkaindarra (Lapurdi) izan zen.

Euskal Herrriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute.

Bertsoa webgunean duzue finaleko bertso saioen aukeraketa zabal bat

 

Aitor Servier, Lourdes Ondaro eta Maialen Lujanbio
Paul Iruretagoiena, txapeldunaren agurra kantatzen
Finalista guztiak, sari emaileekin
Paul Iruretagoiena eta Sustrai Colina
Eskolarteko finala, Koldo Telllitu
Jende ugari eta giro aparta, Eskolarteko finalean
Finalistak,saioaren une batean
Finalaren osteko bazkaria
Bazkalondoko bertso saioa: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina
Arratsaldeko kontzertua: Keshala taldea
Arratsaldeko kontzertua: Bi Bala