AMPO Ordizia-Hernani partida, Seaskaren alde

 

Joaneko partiduan bezalaxe, itzulikoan ere Ohorezko dibisioko Gipuzkoako derbia Iparraldeko ikastolen alde jokatuko da. Igande honetan izango da, 12:00etan, Ordiziako Altamirako estadioan. AMPO Ordizia eta Hernani errugbi taldeak jokatuko dute ligako neurketa.

Jai giroa nagusituko da, eta hau horrela izan dadin ari da jardunaldia antolatzen Ordiziako kluba. Zaleen parte hartzea eskatzen da, zelaira joanez eta ondoren denentzat prestatuko den hirugarren denboran parte hartuz. Sarrera 10 eurokoa izango da, betiko moduan, baina oraingoan bazkideek ere ordaindu egingo dute sarrera, SEASKArekin bat eginez. Hirugarren denboran paella errazioak jan ahal izango dira, besteak beste, eta hau ere Iparraldeko ikastolen alde izango da.

Ekitaldia Donostian aurkeztu dute gaur, eta bertan izan dira bi errugbi taldeetako ordezkariak eta Seaskako eta EHIkoak.

AMPO Ordizia-Hernani partida, Seaskaren alde