Hosting

Web gune eta aplikazioek gero eta indar handiagoa hartzen ari dira egungo gizartean eta ikastolek ere hauetaz baliatu nahi badute, hosting baten beharra izango dute. Hosting hau ikastolan bertan edo ikastolatik kanpo kokatu daiteke, baino bakoitzak bere abantaila eta desabantailak ditu:

  • Ikastolako zerbitzarian
    • Abantailak: Ikastolako sare barrutik, web zerbitzuak oso azkar joango dira.
    • Desabantailak: Ikastolatik kanpo, ikastolaren konexioaren igoera abiaduraren menpe egongo dira, normalean oso txikia. Gainera, zerbitzaria ikastola barruan kokatuz, ikastolako argindarra ere kontuan hartu behar da. Konsumoa, eteteak...
  • Lainoan kokaturiko hosting zerbitzu batea:
    • Abantailak: Zerbitzaria erraz eta azkarrago eguneratuko da eta hau zerbitzu ekalagarriago bat izateko laguntzen gaitu. Argindarraren konsumoa jaitsi ahal izango dugu eta mundu osotik abiadura onean atzigarri izango ditugu gure web zerbitzu guztiak.
    • Desabantailak: Ikastola barrutik erabiltzen diren zerbitzuak, ikastolako konexioaren jaitsiera abiadura kontuan izan beharko dute. Dena den, ikastolek, beste zerbitzu batzuk ere erabili behar izango dutela aurreikusten dugu (Google, Drive, Youtube, Vimeo, Blogak...), beraz, ikastola guztiak ahalik eta konexio onena izaten ahalegindu beharko lirateke.

Ikastolako web zerbitzuak egin behar duena, erabiltzaileak, espazioa eta beste faktore batzuk kontuan hartuz, Ikastolen Elkarteak, ikastola bakoitzaren beharretara moldatuko den proposamen bat egin eta kudeatu dezake. 

Neurrira eginiko zerbitzu bat dene, honen kostua neurrira izango da ere. Kasuan kasu aztertu beharko da.