NERABEEKIN EGUNGO DISKRIMINAZIO EGOEREN INGURUAN LANKETA EGITEKO PROIEKTUA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2023, Urtarrila 31-tik Ostirala, 2023, Otsaila 10-ra
Saioak: 
2023/02/13 (Astelehena) 15:00-tik 17:30-ra
Iraupena: 
2.5 ordu
Oharrak: 

Saioa euskaraz izango bada ere, hainbat euskarri eta Belgikako esperientzia ingelesez izango dira.

MIntegi emaileak:

Harri Beobide Egaña

Amaia Lamikiz Jauregiondo

 

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
  • Diskriminazioari aurre egiten: Gazteen ikuspegia. Euskal Herrian garaturiko eta pilotatutako proiektua aurkeztea.Proiektu honen  helburua, ikasleek  giza eskubideak erdian hartuta iragana eta orainaren arteko loturetaz jabetzea eta hausnartzea litzateke

  • Place Based Learning (tokian-tokiko irakaskuntzan) oinarritutako Who were the victims of National socialism?  proiektuaren  ezaugarriak ezagut araztea
  • Nazioarteko proiektu honen beste herrialdeetako esperientzia ezagutzea eta Belgikakoa zuzenean  jasotzea, Ann-Katrien De Clippele eta Isabelle Diependaeleren eskutik 
  • Proiektua gelaratzeko materiala eta gelaratzeko orientabideak jasotzea.
Edukiak: 

 

  • Euroclio eta Max Mannheimer Study Center-en babespean sorturiko Who were the victims of National socialism?  proiektua
  • Euskal Herrian garaturiko Diskriminazioari aurre egiten: Gazteen ikuspegia proiektua: ezaugarriak, baliabideak, gelaratzeko orientabideak..
  • Europako beste esperientziak 
  • Belgikan, Lab Sint-Amands ikastetxean gauzatutako proiektua 

 

Metodologia: 

 

  • Proiektuaren ezaugarriak eta baliabideak ezagutzeko hainbat praktika gauzatuko dira bertaratutako irakasleekin. 
  • Irakasleei proiektua hobetzeko eta osatzeko proposamenen inguruan hausnartzea eskatuko zaie.
  • Belgikako esperientzia online bidez zuzenean azalduko digute Ann-Katrine De Clippele ( Lab Sint-Amand ikastetxeko irakaslea) eta Isabelle Diependaele (Kazerne Dossin museoko pedagogi arduraduna)ren eskutik 
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Asebetetze galdetegia

 

Emaileak: 
Harri Beobide Egaña
Hartzaile mota: 
Proiektua zuzenean Gizarte Zientzietako edo Etika/ Giza hezibidearekin loturik badago ere, Monumentu eta lekuetan oinarritutako proiektuak eta gauzatutako gure eredua, ezagutu eta/edo gelaratu nahi duen Bigarren hezkuntzako edozein irakasle.
Ikastaro zerrendara itzuli