LH PLASTIKAZKO, IKUSIZKO ETA IKUS-ENTZUNEZKO HEZKUNTZA MINTEGIA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2022, Ekaina 29-tik Osteguna, 2022, Iraila 15-ra
Saioak: 
2022/09/16 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
2022/11/28 (Astelehena) 09:00-tik 13:00-ra
2023/03/10 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
2023/05/08 (Astelehena) 09:00-tik 13:00-ra
2023/06/09 (Ostirala) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
20 ordu
Oharrak: 

 

 

 

 

Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

LHko Plastikazko, Ikusizko eta Ikus-entzunezko hezkuntza arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu).
LH6rako unitate proposamenekin batera, LH5erako proposamenetan sakondu: helburu didaktikoak, ebaluazio irizpideak, baliabideak... eta unitateak gelaratzean, begirada holistikoa, begirada sistemikoa ikasgelan (Pedagogia Sistemikoa), presentzia... LH5erako proposamena garatzeko oinarrietan fokatuz (sustraiak, aniztasuna, inklusioa).

.LH4rako proposatutako maparen ibilbidearentzat unitate proposamenak aurkeztu.

LH 4-5-6, 3 urtetako ibilbidea osatzeko, arloak Arte hezkuntzaren konpetentzian duen presentzian, garrantzian, ekarpenean, oinarrituko gara; aldi berean, EKI-LH 4, 5 eta 6ko disziplinarteko proposamenera hurbilduz. Arloa lantzeko proposatutako unitateen konpetentzia, egitura, egoera eta ebaluazio irizpideen garapena, eta arloari dagokion koordinazio orokorra egitea izango dira helburuak, mintegikideen arteko partehartzearekin.

Edukiak: 

EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
Ikastola bakoitzean LH 6., LH 5. eta LH 4. mailan lantzen diren eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa, EKI-LH 6, 5 eta 4ko proposamen interdiziplinarrera hurbilduz.

Metodologia: 

Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

 

Emaileak: 
Maitane Unanue Alday
Belen Baztarrika Juanes
Hartzaile mota: 
LHko Plastikazko, Ikusizko eta Ikus-entzunezko hezkuntza arloaren irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli