EKI PLASTIKA DBH EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN.

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2021, Uztaila 2-tik Osteguna, 2021, Iraila 16-ra
Saioak: 
2021/09/17 (Ostirala) 09:30-tik 13:30-ra
2021/11/25 (Osteguna) 09:30-tik 13:30-ra
2022/02/21 (Astelehena) 09:30-tik 13:30-ra
2022/05/06 (Ostirala) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
16 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Presentziala
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Plastika eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitzea (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
Ekiren ezaugarri orokorrak arloaren ikuspegitik hausnartzea (marko orokorra, unitateen egitura, ebaluazioa...).
Ebaluazio taulak aztertu eta egin beharreko egokitzapenak egitea.
Alexia Classroomen garatutako unitate bat aurkeztea.
Arloko baliabideen ezagupenen kudeaketa.
Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.
 

Edukiak: 

Unitateen egokitzapenak.
EKI ebaluazioa arloaren ikuspuntutik.
EKI proiektuko egitura eta ebaluazioa.
Alexia Classroom plataforma digitala.
Arloan erabiltzen diren baliabideak (IKT baliabideak, analogikoak, erreferenteak...)

Metodologia: 

Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
Maitane Unanue Alday
XABIER LASA AGIRREZABAL
Hartzaile mota: 
DBHko plastika arloko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli